|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
(Frantzisko Lopez Aleni)
1.
Euskalerriyan danak dakigu
On Lopez Alen il zala,
eta nola zan Ama euskeren
argi eder ta itzala;
eskribatzalle gaiņ-gaņekua
emen bizitutzen zala,
gabaz ta egun luma artuta
gogoz aritutzen zala,
arrek bezela zakiyenikan
txit oso gutxi zirala.
|
2.
Franzisko Lopez Alen zerura
egan joana da emendik,
O! Jaun aundiyak bere biarra
aldamenian izanik;
Euskalerriyan negarrez gaudez
Guziyak, bada, geroztik,
beso zabalik gora begira,
etorri zaitez esanik,
malkoarekin begiyak beti
iturritxo bi egiņik.
|
3.
Udaberriyan leno bezela
ez da lorerik azaltzen,
eta txoriyak arbol gaņian
ez dizute gaur kantatzen;
errolltxubaren murmurtasuna
ez degu orain aditzen,
pixti txikiyak txit sapus daudez
bat ez da iņon nabaitzen,
Alen maitia noletan il zan
danak dira oroitutzen.
|
4.
Lotsaz bezela gorderik dago
aspalditik eguzkiya,
eta gabetan ez da ikusten
biar degun illargiya;
zeru urdiņa arkitutzen da
odoi beltzez estaliya,
Euskalerriyak alderdi danak
lutoz daukazki jantziya,
joan zaiolako Alen euskaldun
eskribatzalle aundiya.
|
5.
Itsasua re aserre dago,
guziyak jan biarrian,
bere urrua aditzen dala
amar orduko bidian;
ez da ikusten txaluparikan
orain uraren gaņian;
ez dizu onik falta dalako
Donosti Uri maitian
seme jatorra, buruz argiya,
biarrik aundiyenian.
|
6.
Euskalerriyan ez da aztuko
Lopez zanen eriyotza,
ezin geiago maite dalako
jasorik dagon oroitza;
gaur edo bigar euskaldunentzat
datorkigulako lotsa,
Euskeragatikan dezulako
eman zubena biyotza,
oraiņ guziyok ziņaturikan
egin zaiogun otoitza.
|
El Pueblo Vasco, 1913ko urtarrila
|