1.
Malkoz bustiyak beti daukaizkit
iturri bi egiņikan,
negar ta negar, ama maitia!
begiyak urtu nairikan;
orain ez zaitut ikusten eta
burutik eziņ joanikan
triste bizi naiz, sinista zazu,
ez det iņondik onikan,
onela nabil mundu onetan
ill ziņan ezkeroztikan.
|
2.
Gauza bat daukat bakar-bakarrik,
ama! naubena poztutzen,
gure Jaunaren onduban, bada,
zaudezelako gozatzen;
ori ala da baņan... alare
ez naiz beņere aztutzen,
zaitutalako or egon arren
len anbat, bada, maitatzen,
ostera biyok alkartu arte
biziko nazu sufritzen.
|