|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Eunki asko igaro arren
dago oraindik jasua,
kondaira eder bikañ-bikaña,
erderaz eskribatua;
lurbir’ onetan gutxi bezela
biyotzetik maitatua,
Ernaniyako seme ospatsu
on bateri donkitua.
|
2.
Euskalerriyak txit gizon asko
dauzka oroimen jarrita,
berak jaio ziran tokiyak
talluntzarekin jantzita;
dira Okendo eta Txurruka
Dujiol eta Urdaneta,
ala ikusi gaur nai litzake
Ernaniñ ’e Urbieta.
|
3.
Danak dakigu Urbieta zala
bizkorra ta gudariya,
korajetsua ezin geiago
gizon ikaragarriya;
amaikak, bada, onen eskuban
utzi bai zuten biziya,
bera bakarrik asko zenduben
iltzeko frantses guziya.
|
4.
Frantsesak gaur ’e ortxen daukate
nai ez luteken oroitza,
irakurtzian kondaira beti
artzen dutelarik lotsa;
urte askotxo joan dira bañan
ez datoz berriz onuntza,
Urbieta zanak bigaldu zitun
Españiyatik aruntza.
|
5.
O! Urbieta berak arrapatu
zuben atake batian,
Frantsesaren erregia, bada,
sarturik bala tartian;
jaun da burua ikusirikan
Españolaren mendian
danak igasi joan ziran eta
gelditu ere pakian.
|
6.
rnanik oju egin lezake
burua gora jasorik,
Urbieta zein zan erakusteko
ez daukalako lotsarik;
esanaz, bada: Euskalerriyan
baldin badago gizonik,
onen talluntza plazen erdiyan
ipiñi zazute zutik.
|
Baserritarra, 1909-12-04, 135. zk.
|