|
Martzelino Soroa. Alkate Berria
V
BOSGARREN IRUDIA
Lehengoak eta Alkatea.
Alkatea.- Alkate egin naute, ustean galtzaundi bat naizela. Nik garbituko ditut bazterrak. Lanera bidali dut jende guztia. Ez dugu astegun gorrian dantzarik eta festarik behar. Lulua naizen edo ez orain frogatuko, eta erakutsiko diet ez dela nire eskuetan okertzen justiziako makila.
Afeitatzailea.- (Oihuka hasten dira) Ez duzu, bada, eramango.
Lorentxo.- Ezta zu ere honekin geldituko.
Afeitatzailea.- Tratua tratua da.
Lorentxo.- Eta arrazoia arrazoia.
Alkatea.- Zer gertatzen da hemen?
Lorentxo.- Alkate jauna, egin beza justizia.
Afeitatzailea.- Bai, jauna, bai: justizia.
Alkatea.- Zuzen egingo da, behar den bezala. (Deika) Lukanbio! Lukanbio!
|