06. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Alkate berria »  06. Irudia

Martzelino Soroa. Alkate Berria

VI

SEIGARREN IRUDIA



Lehengoak eta agoazila.



Agoazila.- Zer nahi du, alkate jauna?

Alkatea.- Justizia egin behar diat.

Agoazila.- Har beza (Ematen dio bara)

Alkatea.- Zer gertatu da hemen? BIAK Jauna, nik…

Alkatea.- Ixoooo! Batek hitz egin dezala lehenbizi. Esan, Bartolo, zergatik duzue oker hau?

Afeitatzailea.- Oilar honengatik.

Alkatea.- Oilarra kulpagarri? Lukanbio, eraman ezak oilar hau kartzelara. (Eramaten du eta berehala etortzen da) Nola da kontu hau?

Afeitatzailea.- Jauna… nik erosi diot asto gainean zekarren karga guztia, eta oilarra nola batean zegoen, niretzat izan behar duela.

Alkatea.- Egia al da hori?

Lorentxo.- Honek, jauna, erosi dit egur guztia, baina ez da oilarrik tratuan sartu.

Alkatea.- Zuk esan diozu karga guztia saltzen duzula?

Lorentxo.- Bai, jauna, baina…

Alkatea.- Ixoooo! Erantzun ezazu bakarrik galdetzen den gauzari. Eta zuk, Bartolo, zer esan duzu?

Afeitatzailea.- Nik, jauna? Niretzat gelditzen dela.

Alkatea.- Orduan zuretzat izango da oilarra kartzelatik ateratzean.

Lorentxo.- Jauna, bost erreal t’erdian egurra eta oilarra astoaren gainean zegoelako?

Alkatea.- Bai, bai; zertako izan zara horren astoa?

Lorentxo.- Eta beste batzuetan bezala ekarri banuen nire emaztea asto gainean? Bost erreal t’erdietan sartuko zen?

Alkatea.- Emaztea, aditurik zuen tratua, itxi baino lehen jaitsi egingo zen asto gainetik. Oilarrak ere hori egin behar zuen.

Lorentxo.- Bada…

Alkatea.- Esan dut. Adabaki horrek ez du antolatasunik, eta bakoitza bakean, doala bere bidean, ez bazaudete nahian egoteko estalpean. Lukanbio: to. (Ematen dio bara)

Lorentxo.- Nik sumatuko dut horratik… (ahopean)

Alkatea.- Zer esan duzu?

Lorentxo.- Ezer ez, jauna. (Doa bere astotxoarekin eta afeitatzailea ari da etxean egurra sartzen.)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org