|
Martzelino Soroa. Alkate Berria
VII
ZAZPIGARREN IRUDIA
Alkatea eta Agoazila.
(Agoazilak esaten du bere gisa, alkatea plazan gurdi bati begira dagoen bitartean.)
Agoazila.- Ez dakite oraindik norekin dabiltzan. Kartzelan sarrarazi ez dituenean, baleudeke pozik! Dantzarik nahi ez duela esan du eta utzi ditu penaturik herriko neska guztiak. Erdi negarrez etorri dira niregana Maiñaxi Errota azpikoa, Mikela Etxe aldekoa, Joxepa Erramuna Aldapakoa, Aintoni Mendiburukoa, Juana Mari Errekakoa, Luisa Etxezarrekoa eta beste guztiak, eta hain poliki eta maitasunarekin eskatu didate uzteko pixka bat danbolinean dantzatzen, kupitu eta baietz esan diet.
|