12. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Alkate berria »  12. Irudia

Martzelino Soroa. Alkate Berria

XII

HAMABIGARREN IRUDIA



Lorentxo eta afeitatzailea.



Lorentxo.- Egun on.

Afeitatzailea.- Egun on digula.

Lorentxo.- Ez da alde honetan bizi afeitatzailea?

Afeitatzailea.- Ni naiz, zerbitzeko.

Lorentxo.- Horra, bada: ni nator afeitatzera edo bizarra ebakitzera, beste izkina horretan gelditu den lagun batekin eta nahi nuke jakin zenbat eramango gaituen biei.

Afeitatzailea.- Sei koarto bakoitzarengatik.

Lorentxo.- Ondo da. Baina jakin behar du nire laguna dela oso bizar lirainekoa.

Afeitatzailea.- Ez dit axolarik. Esku xamurra dut nik.

Lorentxo.- Laguna ekartzera noa, bada.

Afeitatzailea.- Bazkaritako koartillo ardoa irabazi dut.

Lorentxo.- (Astotxoarekin) Arre, arre; hona non duen nire laguna, eta kontuz labana ibili zergatik azal fina duen.

Afeitatzailea.- Zer! Nik astoa afeitatu?

Lorentxo.- Jarri, jarri zapia lehenbailehen.

Afeitatzailea.- Baina zu mozkorra zaude edo zer?

Lorentxo.- Berriketa gutxi eta tratua, tratua da.

Afeitatzailea.- Mila deabru!

Lorentxo.- Baita lau mila ere, nahi badu.

Afeitatzailea.- Ez dut afeitatuko.

Lorentxo.- Ez, e? Jakin beza, bada, oilarraren jabea naizela, eta ez badu afeitatzen, alkateari deituko diodala.

Afeitatzailea.- Ez zen hori tratua.

Lorentxo.- Oilarrarena ere ez zen hala tratua, baina nahaspila bat sortu dit eta beste nahaspila batekin pagatzen diot. Astotxoa berorren zain dago.

Afeitatzailea.- Topa iezaiozu, bada, behorra.

Lorentxo.- Eta jar biezaio zapia edo aski ez bada maindirea.

Afeitatzailea.- Lehenago afeitatuko nuke balea.

Lorentxo.- Balira guztiak berori bezalakoak, agudo mundua lurperatuko litzateke. Ea, agudo, bilguman hitz egin behar du eta…

Afeitatzailea.- Alferrik zabiltza.

Lorentxo.- Bai? (Alkatea agertzen da alde batetik) Alkate jauna hemen dator eta nik eskatuko diot justizia.

Afeitatzailea.- Baina gizona…





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org