|
Martzelino Soroa. Alkate Berria
XVI.
HAMASEIGARREN IRUDIA
Alkatea eta ijitoa.
Ijitoa.- Berorri da, beharbada, eskribau jauna?
Alkatea.- Ez naiz ni, ez. Eta zu zein zara?
Ijitoa.- Ni, jauna? Neronek ere ba al dakit?
Alkatea.- Nongoa zara?
Ijitoa.- Edozein lekutakoa. Alde guztietakoa eta inongoa ez.
Alkatea.- Zer lanetan saiatzen zara?
Ijitoa.- Ni jauna? Zestoak egin, zestoak saldu eta belarri luzeei ilea mozten guraize hauekin (Ateratzen ditu guraize handi batzuk.)
Alkatea.- Ijitoa zara, beraz?
Ijitoa.- Hala deitzen omen digute.
Alkatea.- Eta non bizi zara orain?
Ijitoa.- Orain? Hemen ordu erdi honetan.
Alkatea.- Bakarra zara?
Ijitoa.- Bakarrik etorri naiz, baina nire emaztearekin eta astoekin bederatzi biltzen gara.
Alkatea.- Orduan astoak zortzi dira?
Ijitoa.- Bederatzi nahi badu berorrek.,.
Alkatea.- Niri bi faltatu zaizkit bada eta…
|