17. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Alkate berria »  17. Irudia

Martzelino Soroa. Alkate Berria

XVII.

HAMAZAZPIGARREN IRUDIA

Lehengoak eta Agoazila.



Agoazila.- Alkate jauna…

Alkatea.- Lukanbio, justizia egin behar diat.

Agoazila.- Har beza, eta jakin behar du…

Alkatea.- Zer?

Agoazila.- Lepoa jarriko nukeela ez badira gureak soro txikian ikusi ditudan bi astoak besteen tartean.

Ijitoa.- Asto haiek nireak dira.

Alkatea.- Bai, e?

Agoazila.- Ezagun da pintatuak daudela, baina kopetako marka berbera dute eta gainera nirekin nahi zuten etorri.

Alkatea.- Lukanbio, eraman ezak gizon hau kartzelara. To. (emanik bara)

Ijitoa.- Kartzelara?

Alkatea.- Bai, kartzelara eta ixooo! (Doaz).





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org