Kathalin eta Eskribaua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Kathalin eta Eskribaua

Marzelino Soroa. Anton Kaiku



Iruditegi Bigarrena. II





Kathalin eta Eskribaua



(Eskribauak asarre bi bider oju egiten du barrenen ¡¡Kathalin!! eta ateratzekuan au:)





Kathalin ¡o kirtena!
nabill zoraturik
ukullutik ganbaara
zu ezin billaturik.



Kathalin:



Aita ¿zer nai du bada?





Eskrib.:



Naukazu baraurik.



Kathalin:



Beriala gosaitan
emango diot nik.



Eskrib.:



Atariyan zabiltza
beti da jakiña.



Kathalin:



Zergatik aitu detan
emen danboliña.



Eskrib.:



Danboliñikan gabe
dantzatuko ziña,
artuko banuke nik
arbasta bat fiña.



Kathalin:



Ez naiz orla biziko (negarrez)
denbora luzian.



Eskrib.:



Utzi nazu, Kathalin,
oraintxen pakian.



Kathalin:



Pakea seguruba
dauka ni ezkontzian,
beste moduz ez dago
pakerik etxian.



Eskrib.:



Erromerietako
zera txit berdiña,
bañan zure majua
ez da zure diña.



Kathalin:



Orrek ematen diyo
bedorri, bai, miña.



Eskrib.:



Alperrik zabiltzala
daukazu jakiña.
Zuk nai dezun majua
neri gustatze’etzat;
ez du zuk aña erralde...
zuk ainbeste dukat...



Kathalin:


Bañan...



Eskrib.:



Ixillik zaude,
ez da ona zuretzat.
Ezkondu nai badezu,
billatu beste bat.



Kathalin:



Maitasunikan gabe
nai du ni ezkontzia?



Eskrib.:



Ta zer da maitasuna
okelik gabia?



Kathalin:



Biotzaren jakiya
zerutik jetxia.



Eskrib.:



Biotzaren onduan
tripa dago ordia.
Arrek senti bear du,
gorputzak okela,
bestela gertatzen da
maitasun motela.



Kathalin:



Bedorren esaerak
ematen dit jela,
feriatu nai gaitu
txekorrak bezela.



Eskrib.:


Kathalin...



Kathalin:



Prestuba da
nai detan mutilla.



Eskrib.:



Guztiak ezkongaitan
txit prestubak dira.
Ezkondu eta gero
aitzekiak milla,
maiz estuasunekin
ogiyaren billa.



Kathalin:



Orrekiñ ezin bada
ez det nai besterik.



Eskrib.:



Alperrikan zabiltza,
Kathalin, alperrik...



Kathalin:



Biyotz guztiya daukat
oso penaturik... (negarrez)
¡ilko naiz penarekin!



Eskrib.:


Ez dago bildurrik.



Kathalin:


¡Aita!



Eskrib.:



Eta aitona
amandrearekin
ez dirade artaratzen
gauza ontan zurekin.



Kathalin:


¿Nik zer egin biar det?



Eskrib.:



Aizazu, Kathalin,
gosariya ondo jartzen
alegiñak egin.





(Kathalin aurretik asberapena aundiarekin eta Eskribaua etxian sartzen dira.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org