Anton eta Nagusiya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Anton eta Nagusiya

Marzelino Soroa. Anton Kaiku





Iruditegi Irugarrena. III





Anton eta Nagusiya



(Ateratzen da Anton ojuka eskuitatik nagusiyak kaltarraitzen dubela eta kolpatzen dubela esku makillarekin.)



Anton: ¡Ai,! ai! ai! aiii...!

Nagusiya: A lapurra! pagatu biar nak egin dekan eskerra.

Anton: Jauna! ¿zer egin diot nik orrela jotzeko?

Nagusiya: Egiñ ez, desegiñ. Nik jarriko at oraiñ ez geyago arkumerik ostutzeko moduan.

Anton: ¿Nik arkumiak ostu? Jesus!

Nagusiya: Egin zak orain bobo papela.

Anton: Gezurra da ba ori.

Nagusiya: Gezurra? to, to, to, (joka) ia au ere gezurra dan?

Anton: Ai! ai! aiii!!

Nagusiya: ¿Ez atan ikusi neronek atzo arratsian arkumia iltzen?

Anton: Ba, jauna.

Nagusiya: ¡Aaaa! ¿Bai jauna, e? Tunantia.

Anton: Egiya da, bañan il nuben banekiyelako erozein aldetara’re il biar zutela.

Nagusiya: ¿Seguru al ekikan?

Anton: Ba, jauna.

Nagusiya: ¿Zergatik?

Anton: (Buruba arraskatzen) Zergatik jayotzen dian guztiak gero ill egiten dira.

Nagusiya: Bai e? i’re bada iltzeko jaio aiz ta to, to, to (joka). Lapur, ijito, txerriya.

Anton: ¡Ai, ai, aiii!! nere buru guztiya iriki nau.

Nagusiya: Oroituko aiz, ago pixka bat. Alkatiari kontu ematera niak beriala.

Anton: Ai nagusi jauna! Jaungoikoagatik barkatu bezait. Ondo pagatubak daude makillazuarekin arkumiak eta arkumiarekin makillazuak.

Nagusiya: Eun da ogei arkume falta zaizkiak eta eztiat utziko i kanpantorretik zintzillik jarrita ikusi arte.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org