|
Marzelino Soroa. Anton Kaiku
Alkatia: Zenbat arkume falta dira?
Nagusiya: Egun da ogei.
Alkatia: Eta zer egin du orremeste arkumerekin?
Nagusiya: Ez dakit nik jan o zer.
Alkatia: Jan baditu bada, ezin tripatik aterako zaizka.
Nagusiya: Nik legez nere zuzena eskatzen det.
Alkatia: Egingo da justiziya biar dan bezela.
Aguazilla: Jauna, maya, alkiluzia, tintontziya, papela ta pluma prest daudez.
Alkatia: Ixiri gaitian bada.
(Alkatia ixiritzen da, Nagusiya gelditzen da zutik ezkerretara eta Aguazilla eskuitara pixka bat atzealdian. Eskribaua ta Anton ateratzen dira lengo bidetik eta jartzen dira Nagusiyaren aurrez bañan Anton urrutiyena iya burtina altxatzen danen ixkiñan.)
|