|
Marzelino Soroa. Anton Kaiku
|
Iruditegi Zazpigarrena. VII
|
Lenguak eta Anton ta Eskribaua
Eskribaua: (Antoni azaltzeakuan) Badakizu zer esan e?
Anton: Ba jauna.
Nagusiya: Eskribauarekin datorrena da pillua ori.
Aguazilla: Egun da ogei arkume janda ezta asko gizendu.
Eskribaua: Alkate jauna: ni nator au eskudatzea.
Alkatia: Asi gaitian. (Idi zintzarri aundi bat jotzen du) Nagusiyak salatu dezala.
Nagusiya: Arkumiaren lapurreta progatuko det. Neroni naiz testigu.
Eskribaua: Iñor ezin liteke izan testigu bere gauzan.
Nagusiya: Bai besterik ez danian.
Eskribaua: Ez.
Nagusiya: Bai.
Eskribaua: Ez.
Nagusiya: Bai.
Eskribaua: Ez.
Nagusiya: Bai.
Alkatia: Ixoooo (zintzarriya indarrarekin dabillela). Kulpagarri deritzayonak zerbait argi emango ditu.
Nagusiya: Ori da. Begiratu besterik ez du: orren arpegiyak berak esaten du lapurra ta gaixtua dala.
Eskribaua: Poliki gero emen itza oyekin!
Nagusiya: Biyok ere alkarren antza badezute.
Eskribaua: Zu izango zera lapurra.
Nagusiya: Zu aundigua.
Eskribaua: Zu.
Nagusiya: Zu.
Eskribaua: Zu.
Nagusiya: Zu.
Alkatia: ¡Eee!! Ixooooo!! (berriz ere zintzarriyarekin) Aguazilla; lenbizi alborotatzen aste’ana, itzalera eraman. Tira, atoz onara (Antoni, bañon Anton ez da mogitzen.) Arrima; ez al dezu aitzen? Aixkiria, nola dezu izena?
Anton: Bee. (Beadia egin biar du.)
Nagusiya: Gezurra. Anton du izena.
Alkatia: Anton ala Be ez du importik. Konta nazu. Egiya al da jauna onen arkumiak gordetzen dituzula?
Anton: Beeee (geruago ta beadi gogorrago ta luziago.)
Alkatia: Zer?
Anton: Beeeee.
Nagusiya: Orain lelo ta gor papela egin nai al dek?
Alkatia: Jauna oni falta al zaizka eun da ogei arkume?
Anton: Beeeeeee.
Alkatia: Nundik ekarri dezu izkera berriya ori? Egiya al da nagusiyak zu ikusi zaitubela arkumiak iltzen?
Anton: Beeeeeeeee.
Alkatia: Zer esan nai du onek? Bai al dakizu zeñen aurrian zauden orrela agertzeko?
Anton: Beeeeeeeeeeee.
Eskribaua: Onek esan nai dubena da, justiziya eskatzera datorrela eta nik progatuko det nagusiyak buruban eman dizkan kolpiak zentzua itzuli azi diyotela, eta legez dago illa, zergatik animako izate moduak faltatu zaizkan, eta ori da okerrago gorputz bat iltzia baño. Biziya kendu diyo, zergatik kendu dizkan irabazteko moduak, eta il biar baldin bada gizon bat arkume batzubengatik, nik eskatzen det gizona orrela iltzen dubenarentzat lepoko pena.
Alkatia: Nagusi jauna, txit gaizki ikusten det zure auzia.
Nagusiya: Gaizki?
Alkatia: Ez al da ezer alkatia? Justiziya zure eskutik egin, eta jotzia basta etzala buruban jo?
Nagusiya: Batek arrabiyarekin ez da konturatzen nun jotzen duben!
Alkatia: Kondenatuba ateratzen zera. ¡Gizona estaduba ortan utzi illa bañon okerrago!
Eskribaua: ¡Ederki alkate jauna! Badegu rerum confitentem.
Nagusiya: Zer konfite ta konfitero! O etsayak eraman biar dute o pagatu biar dizkit ardiyak.
Alkatia: Ez emen itzikan atera. Zuk pagatuko dituzu gastubak eta gañera sendatzeko biar dituben erremedio guztiak, eta ezkerrak arakiñaren agintari zu zerala eta zuregatik ematen nautela aragi ezurrik gabia, bestela onezkero agindu nuben txitua bezela itotzeko. Eta Anton gizarajua lenbailen sendatzeko bidian jarri.
Nagusiya: Apelatu egingo det.
Alkatia: Pelatuko zaitu eskribauak seta orrekin segitu nai badezu.
Nagusiya: Arrapatuko zaitut, tunantia! (Anton meatxatzen eta ateratzen da.)
|