1. 06. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Baina zein naiz ni? »  1. 06. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Seigarren Irudia

VI

Joxe Anton eta Julian



Julian.- Nagusiak zure galdea egiten du.

Jose Anton.- Bai, bai; oraintxe nindoan (Sartzen da.)

Julian.- Horra orain, zakurraren festa; zakurra galdu... Eta istiluak ditugu. Eta ez du urruti izan behar. Nagusiari burutaratu zaion bezala aurkituko balu gizon honek... Bestela neronek ibili beharko ditut bazter horiek. Ez da, bada, ordu laurden bat gurekin zela, eta trumoi kontu horrekin uste gabean ezkutatu zaigu; nagusia behinik behin ez da konturatu orduan, eta ezta ni ere. Baina, ez ahal da galduko inguru hauetan. Ez ditu sudur txarrak; eta besterik ez bada herrira jaitsiko da. Bitartean ikusiko dugu nola ateratzen den menditar honen saioa nagusiari burutaratu zaion bezala. Hemen da gure gizona. A zer planta dakarren! Je, je!





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org