1. 07. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Baina zein naiz ni? »  1. 07. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Zazpigarren Irudia

VII

Julian eta Joxe Anton



Jose Anton.- Ja, ja, ja! Hau bai dela apaintzea!

Julian.- Majo, e?

Jose Anton.- Esango nuke! Baina inauteriak al dira herrian edo zer?

Julian.- Je, je! Zer esan dizu nagusiak?

Jose Anton.- Ea zakurra aurki nezakeen, eta jantzi honekin ikusirik nireganatuko dela, eta oihu egiteko... oihu egiteko... Truko.

Julian.- Je, je! Turko.

Jose Anton.- Bai, bai, hori bera; badakit, Truko. Eta uste duzu zakurrak ikusirik soin honekin usteko duela haren jabea naizela?

Julian.- Behinik behin zerbait arrasto aurkituko du horretan.

Jose Anton.- Bai! nik harrapatzen badut lotuta ekarriko dut... Hara, lokarria ere eman dit... Baina hozkaria al da?

Julian.- Ez, ez; ez da horren goseak egongo, zuri haragi puskaren bat kentzeko.

Jose Anton.- Nahi badu, bada, egin dezala tarratada jantzi honetan, noski nagusiak beste bat erosteko ez du diru eskasiarik izango eta... Banoa, bada.

Julian.- Ea lehenbailehen ekartzen duzun.

Jose Anton.- Niregatik ez da geldituko behinik behin. (Deika doa.) Truko... Truko...





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org