1. 08. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Baina zein naiz ni? »  1. 08. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Zortzigarren Irudia

VIII

Julian



Julian.- Truko! Bere hartan, aurrera. Eta guztiak horrela direla, ez gaituztela hemen aurkitu gure bila dabiltzan jendeak. Maiorazkoaren osabak arrazoia du, eta luze iritzirik egongo da iloba bere aurrean ikusi arte, baina nork aditzera eman, daukan asmoekin? Ez du aitatzea ere nahi, eta agudo esango du: ez naiz ni haur bat eta badakit zer egiten dudan; denbora gutxi barru joango gara. Baina denbora hori luzatzen doa. Hala ere esan du ez dela gaurtik luzatuko gure joera. Eta bitarte honetan, ezagun da, osaba jauna larritua dago, bere etxekoak bidali dituenean gure ondoren, aginte estuekin inguruko herrian esan dutenez. Hara berak, horiek izango dira gure atzetik dabiltzanak. Badaezpada maiorazkoa kontuan jartzea izango dut onena.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org