1. 10. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Baina zein naiz ni? »  1. 10. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Hamargarren Irudia

X

Lehengoak eta Joxe Anton



Jose Anton.- Truko... Truko...

Atanasio.- Maiorazko jauna!...

Batixta.- Jauna...

Jose Anton.- Eee?

Patxi.- Beraz, hemen dabil!

Jose Anton.- Uste dut baietz.

Hirurak.- Ja, ja, ja!

Atanasio.- Hasi da, hasi da.

Jose Anton.- Hazi? Aspalditxo honetan ez askorik.

Atanasio.- Je, je!

Jose Anton.- Eta, ja, ja! Umore ona daukazue, noski.

Atanasio.- Berorrek bai, berorrek, maiorazko jauna.

Jose Anton.- Maiorazko jauna? Ja, ja, ja! Zuek hamaiketakoa goiz xamar egin duzue gaur, noski.

Atanasio.- Baina, maiorazko jauna...

Jose Anton.- Zer maiorazko eta miloi asko!

Atanasio.- Badakigu bai oso alaia dela.

Jose Anton.- Bai, e? Ez dut bada nik oraindik hamaiketakorik hartu.

Atanasio.- Baina, maiorazko jauna...

Jose Anton.- Berriz?

Atanasio.- Jakinaren gainean zaude, bai, xelebrekeriaz uka lezakeela ere.

Jose Anton.- Ukatuko ez dut, bada?

Atanasio.- Horrenbesteraino?

Jose Anton.- Zer bada? Baina, zein naiz ni?

Atanasio.- Je, je! On Baldomeroren iloba.

Jose Anton.- Zer Baldomero eta salda bero? Ja, ja, ja!

Atanasio.- Je, je! Berorren osaba.

Jose Anton.- Nire osaba? Ja, ja!

Atanasio.- Bai, maiorazko jauna.

Jose Anton.- Bada ez, gezurzulo jauna.

Atanasio.- Nola ez?

Jose Anton.- Nola? Hala. Baina, zein naiz ni? Maiorazko baten aurpegia al dut nik?

Atanasio.- Ezin eta gehiago.

Batixta.- Baita birena ere, jauna.

Patxi.- Baita hirurena ere.

Jose Anton.- Bai; bat nirea eta besteak besteenak. BATISTA Osaba jaunak nahi du, bada, beregana berehala azaltzea.

Jose Anton.- Eskumuinak, bada, utz iezadazue bakean nire etxera joaten.

Atanasio.- Nora?

Jose Anton.- Horra.

Atanasio.- Berorren etxea, etxola hori?

Jose Anton.- Bai, nirea; edo ni bizi naizena.

Atanasio.- Berorrek palazioa du!

Jose Anton.- Pala... palazioak ez, pala-aitzurrak ditut nik.

Atanasio.- Berandutu egingo zaigu, jauna.

Jose Anton.- Baina seta horrekin...

Patxi.- Osaba zain egonda...

Jose Anton.- Zer osaba eta izeba?

Batixta.- Bai, bai, jauna; lehenbailehen joatea onena izango du (Hizketan presaka.)

Jose Anton.- Baina...

Atanasio.- Utz beza orain barre kontuari!

Jose Anton.- Utzi? Hau bai dela barre kontua.

Atanasio, Patxi eta Batixta .- Goazen, jauna, goazen.

Jose Anton.- Baina... baina...

Atanasio.- Goazen, goazen.

Batixta eta Patxi .- Bai jauna, bai (Zalapartan eta batean hizketan eramaten dute jira eta bira eraginez.)

Lehenbiziko egintza - azkena







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org