|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Seigarren Irudia
VI
Joxe Anton eta Leandro
Leandro.- Zerbait nahi al du?
Jose Anton.- Zatoz (larriarekin bezala) Zer da hori?
Leandro.- Zer den? Je, je! Zer barreak eginaraziko dizkion osabari.
Jose Anton.- Osabari, e? Zer den ori!
Leandro.- Maiorazko jauna, nik baino hobeto daki berorrek zer den hori.
Jose Anton.- Bada, hori kanpora, edo ni kanpora. Ni joatea hobe izango da.
Leandro.- Eramango dut, nahi badu. Paper hau ekarri dute esanaz nagusiak firmatzeko dela, eta nik nola erantzun diodan ez dagoela etxean, esan didate berorrek firma lezakeela osabaren ordez.
Jose Anton.- Firmatu, e? Eta leitzen jakin gabe izkiribatu al liteke?
Leandro.- Oraindik bere horretan da? Zer barreak egin behar dituen berorren osabak, etortzean.
Jose Anton.- Zuk bai ematen didazula niri barregura.
Leandro.- Hona non duen papera.
Jose Anton.- Papera? Osabaren ordez nik firmatu behar badut, berdina izango da nire ordez zuk egitea.
Leandro.- Ondo da, jauna. Eta nahi al du bazkaria ekartzea?
Jose Anton.- Ekar ezazu, bada; paperean baino hobeto botako dut firma platerean.
Leandro.- Je, je! Baina zer barreak egingo dituen osabak!
|