|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Bederatzigarren Irudia
IX
Joxe Anton, Leandro eta Martin (Joxe Antonen jantziekin, boina eskuan duela).
Leandro.- Zatoz aurrera. Hona non duen (doa).
Jose Anton.- Ai! (Martin ikusita altxaturik).
Martin.- Ni nator, bai jauna. (Isiltzeko aditzera emanik.)
Jose Anton.- Baina...
Martin.- Eseri, jan eta ixo. Beste ordu erdi batean ari horretan, eta ez zaizu damutuko; dirua ondotxo emango dizut. Gero arte.
Jose Anton.- Baina...
Martin.- Etortzen bada nire osaba, kontu ezagutzera eman; zu zara haren iloba, eta ni zure bidaiako laguntzailea.
Jose Anton.- Baina...
Martin.- Ixo... (Doa).
|