09. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Anton Kaiku »  Hauek istiluak »  09. Irudia

Martzelino Soroa. Hauek istiluak

Bederatzigarren Irudia

IX

Juan, Alejandro (zaku edo maletarekin) eta On Liborio



Alejandro.- Hona non duen nire laguna.

Liborio.- Ondo da. Egun on.

Juan.- Baita berorri ere.

Liborio.- Etxekoa al da? (Alejandrori)

Alejandro.- Ez jauna, baina orain nagusia joan zaio egun batzuetako eta libre da.

Liborio.- A! Ez du planta txarra. Zintzoa al zara? (Esertzen da siloian edo sillatzarrean).

Juan.- Nire ustean…

Liborio.- Bizia?

Juan.- Ahal dudan guztia.

Liborio.- Gustatzen zait zure erantzuteko modua. Orduan nirekin geldituko zara komeni bazaizu.

Juan.- Zortzi egun batzuetarako esan didanez…

Liborio.- Hori da. Eguneko bederatzi errealean… Nahi al duzu ?

Juan.- Bai, jauna, bai.

Liborio.- Nola deitzen dizute?

Juan.- Oihuka.

Liborio.- Ez. Zer izenekin ezagutzen zaituzte?

Juan.- Nirearekin.

Alejandro.- Juan du izena.

Liborio.- Ongi da. Tori, ondo portatzeagatik. (Dirua emanik.)

Juan.- Eskerrik asko, jauna. (Hauxe da gizon ona!)

Alejandro.- Hara non duen berorren koartoa. Utziko diot hau hor. (Sartzen da gelan eta uzten du zaku edo maleta, aterarik berehala).

Liborio.- Ederki (Juani). Ekar iezadazu orain gauza arin bat hartzeko.

Juan.- Arina?

Liborio.- Bai, arina. Ez al dakizu zer den gauza arin bat?

Juan.- Arina… arina… Eltzearen aparra, gauza arin bat.

Liborio.- Ez horren arina.

Juan.- Salda?

Liborio.- Bai, katilu bat salda.

Juan.- Berehala, jauna.

Alejandro.- Hator nirekin.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org