|
Martzelino Soroa. Hauek istiluak
Hamaikagarren Irudia
XI
Manuel (txapela kendu eta izerdia lehortzen)
Hau beroa! Ufff! Zein ibili kanpoan ordu hauetan? Eguzkiak kiskaldu behar ditu bazter guztiak. (Esertzen da lehen On Liborio zegoen sillatzarrean). Hobe izango dut bihar goizeko freskurarekin joatea. Non ote dabil Juanito? Izerditan blai gelditu naiz eta lehenbailehen aldatu egin beharko dut.
|