|
Martzelino Soroa. Hauek istiluak
Hemezortzigarren Irudia
XVIII
Juan eta Manuel (On Liborioren lebita jantzita)
Manuel.- Juanito.
Juan.- Jauna! (Ai, ai!)
Manuel.- Ondo al nago?
Juan.- Berori? Eta noiz egoten da gaizki?
Manuel.- Ikusten al duk hau? (Lebitarengatik).
Juan.- Hori? Bai, jauna.
Manuel.- Hi noizbait txikia izango hintzen, e?
Juan.- A! Bai, jauna. Txikitan txikia nintzen eta gero haaanditu.
Manuel.- Bai, luzatu? Eta nire arropak mantendu egiten al dituk luzatzeko.
Juan.- Mantendu? Je, je!
Manuel.- Zer dira hauek? (Faldoiengatik).
Juan.- Horiek? A! Eta horiek zer diren galdetzen du? Ez al daki bero egiten duela eta beroarekin nola arbolak hostoa ematen duten? Horra, bada. Horrelaxe arropak ere.
Manuel.- Ez hago hi arropa txarra! Utz itzak kopla horiek alde batera eta…
|