|
Marzelino Soroa. Au ostatuba
EGITE BAKARRA
Iruditegiak Aurkeztatzen du Jan-Lekuba Ostatu Moldakaitz Batean
Ostalariya eta Txomin (Kantari)
Ostalariya Aizak, Txomin, ¿beti kantatzen bizitzia pentsatzen al dek? Ixillik ago, asto-lukainka, eta esan nazak: ¿garbitu al dituk sartagiyak?
Txomin: Bai, jauna. (Garbiketan.)
Ostalariya: ¿Aldatu al dituk maindiriak?
Txomin: Ez, jauna. Oraindik garbiyak daude. Ez dira ibilli illabetian baizik.
Ostalariya: Ara. Koxkabill soñuba sentitzen dek. Kotxeen bat baziatok. Abill aguro ta jar zak mai-zapiya. (Txomin dijua kantari.) Enakala gortu ire kanta zar oyekin.
|