|
Marzelino Soroa. Au ostatuba
Ostatuzallia, Indiyanuak
eta Andre Kaxilda guardasol irikiyarekin
Inazio: ¡Au da denbora!
Kaxilda: ¡Au eudi jasa!
Bizente: ¡Abek bost ordu pasa ditugu kayol ortan sartuta iru legua ibiltzeko!
Inaxio: Biriak loyez betiak daude leporaño.
Kaxilda: ¡Ai! Gure gaztañak eta artuak ustelduko dira!
Bizente: Bañan sagardua galanki erango degu, tokan jokatzen degun bitartian.
Kaxilda: ¡Auxen da ostatu itxusiya!
Inazio: Ta zikiña.
Bizente: Ijituena diruri. Ezagun da arkitzen gerala Probintziko azkeneko muturrian.
Kaxilda: ¡Nun da ango garbitasuna!
Ostalariya: Ongi etorri. ¿Zer nai dute? Eskatu besteik ez dute.
Kaxilda: Eman ditzagutela bi gela onenak eta mokadu bat aguro, zergatik ¡ai! flakiyarekin iya erori naiz.
Inazio: Bai, bai: aguro plater pare bat, zergatik gosiekin ez degu ikusten.
Bizente: Ori da.
Ostalariya: Emen ez da ezer ere falta. Eska bezate. ¿Txomin, Txomin? (ojuka.)
|