|
Marzelino Soroa. Au ostatuba
Lenguak eta Ostalariya
Ostalariya: ¡Ona, ona, ona! Prexkua eta odola dariyola. Jarriko det beriala.
Kaxilda: ¿Ez al dakizu ugazkian egon bear dubela gutxiyenaz bi egunian?
Ostalariya: Aguro zamurtuko det nik. ¿Jarriko al det?
Bizente: ¿Zer egin bada ikusirik gosiak gaudela? Bañan kontu (b) ori beste gisa moldatu biegu.
Ostalariya: Bai, bai. Ez bezatela kezkik izan. Ikusiko dute zer saltsa ederrian jarriko zayoten.
Inazio: ¿Kontua?
Ostalariya: Ez, erbiya.
Bizente: Kontubekin ez degu bada saltsik biar.
Ostalariya: Nere kontu.
Bizente: Kontu bada.
Ostalariya: Txomin, eraman zak sukaldera eta beriala maya jartzen asi ari.
Txomin: Ba, jauna. (Dijua kantari.)
Ostalariya: Mutil, ixillik ago; ire kanta aditzen badik itzul egingo dik erbiyak.
|