Lenguak eta Erramun


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Au ostatuba! »  Lenguak eta Erramun

Marzelino Soroa. Au ostatuba



Bederatzigarren Irudia. IX





Lenguak eta Erramun





Erramun: ¿Zerbait nai al du?

Luis: Badiagu erbiya jateko.

Erramun: ¿Bai? Jarriko degu bada beriala maya, eta krixkitin kraxkitin arrosa krabeliñ...

Ostalariya: Bañan kasua da...

Erramun: ¿Kristalezkua?

Ostalariya: Orantxen erosi dutela gela ortan dauden jaun batzubek.

Luis: Eta ¿ez al da besteen bat?

Ostalariya: Ez, jauna. Bañan baldin badakar kutiziya erbiya jateko, izan liteke extarien bat pasatzia berriz beste batekin.

Luis: Ez dakagu zalantza ortan egoteko denborikan. ¿Ez al da eperrik?

Ostalariya: Ez, jauna.

Luis: ¿Akuririk?

Ostalariya: Aitu dira.

Erramun: ¿Ollaskorik?

Ostalariya: Ezta.

Luis: ¿Urdai azpikoik?

Ostalariya: Ez, jauna, gañekoik ere.

Erramun: ¿Arrautzak?

Ostalariya: Ez.

Luis: ¿Bakallabik?

Ostalariya: Ezta.

Erramun: ¿Sardiñik?

Ostalariya: Ezta’re.

Luis: ¿Ez al da diabrurik ostatu (b) au eramango dubenik?

Ostalariya: Diabruak, ez, bañan etsayak bai.

Luis: ¿Zeiñ?

Ostalariya: Nere emaztea.

Luis: Zure antza izango du.

Erramun: Bañan ¿nun gaude? ¿Ez al gera oraindik gure Probintzi maitian sartu?

Luis: ¿Ta zer jan biar degu?

Ostalariya: Jauna, eskatu beza. Ez badakigu beorren gustua. ¿zer egingo degu?

Luis: ¿Zer eskatuko degu gauza bakuitzari “ez jauna” esaten dan lekuban? ¡Milla diabru! ¡Tximista arraye batek ebakiko al du ostatu (b) au! (Kandira bat artu ta botarik.)

Ostalariya: Amen, ni ezpanago emen.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org