|
Marzelino Soroa. Au ostatuba
Lenguak ta Dama Kaxilda, On Bizente ta On Inazio
Kaxilda: ¡Ai! ¿Zer da, zer da?
Erramun: Zerri emia. ¿Nundik atera da inpernuko Marixkiñ au?
Luis: ¿Zer izango da? Etorri gerala zazpi legua bidían gosiak illik eta ez degula jatenik arkitzen!
Bizente: Guri’re beste ainbeste gertatu zaigu eta ez bazan izan erbi bat erosi degulako, geldituko giñan baraurik erremediyorik gabe.
Luis: Orreatik ez gera gu ostatu (b) ontatik aterako ezer jan jabe, ta ez badezu arkitzen, zeroni jango zaitugu erreta.
Ostalariya: Bai: nola nagon gizena izango naiz plater ona.
Erramun: Ori da.
Luis: Aitu dezu.
Ostalariya: Bañan, jaunak, kontu egin bezate nola dauden denbora txarrak, eta barkatu biar dute. Etortzen badira datorren urtian, izango det biar dan guztiya.
Bizente: ¿Datorren urtian?
Luis: ¡Milla deabru! (Oñakin lurra joaz.)
Kaxilda: ¡¡Ai, Jaungoikuak guarda!!
Erramun: Neska zar au asbera-penekin dago.
|