1. 02. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  1. 02. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Bigarren Irudia

II

Lehengoak eta Joxe Anton (barrenean, urrutitik bezala)



Jose Anton.- Eup!

Atanasio.- Ikusi duzu gizon bat...

Jose Anton.- Ez, jauna.

Atanasio.- Zuriz jantzia...

Jose Anton.- Ez, jauna.

Atanasio.- Zakur batekin...

Jose Anton.- Ez, jauna.

Atanasio.- Hau al da herriko bidea?

Jose Anton.- Bai, jauna,

Atanasio.- Bertan dago?

Jose Anton.- Bai, jauna, bai; lehengo lekuan bertan.

Atanasio.- Zenbat bide?

Jose Anton.- Hori... bidea... batzuentzat luzea eta besteentzat motxago, baina bidea beti bera; nola ibiltzen den bat... Berok hiru dira eta berdin eginez gero, hirutatik bat... bakoitzarentzat; bestela ordubete luxe xamarra... bi orduren antzean... zerbait luzatuz gero.

Atanasio.- Ondo da, ondo da; eskerrik asko.

Jose Anton.- Zoazte ondotxo.

Atanasio.- Lehenbailehen joatea izango diagu onena.

Batixta.- Eta ez badugu aurkitzen?

Atanasio.- Ez badugu aurkitzen alde horretan, beste aldera hartu beharko. Inguru hauetan dabilela jakina duk; baina berak ere jakinik noski haren bila gabiltzala, alde egingo dik nor edo nor kontuan jarririk horretarako.

Patxi.- Orduan osabak itxoin lezakek patxadan.

Atanasio.- Ez dik honezkero asko luzatuko gauzak. Goazen, bada, lehenbailehen.

Batixta.- Goazen, goazen.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org