1. 03. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  1. 03. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Hirugarren Irudia

III



Jose Anton.- (Barrendik kantari bere gisa eta inguratzen.)

Goi alde hori noski
hasi da haserretzen.


Trumoia gainean dugu; gutxi edo asko bota behar du, baina ez dirudi gogor joko duela... Eta egun hauetan hemen jende berria dabil noski. (Hasten dira tximistak eta trumoiak, eta bakoitzean Joxe Anton zeinatzen da) Ez doaz bada eguraldi txarrak. (Etxe ateko estalkian ari da zerbait lanetan bezala otarre belar eta beste gauzekin.) Aurten behinik behin ugari izango da belartea eguzki eta euri gozoekin, eta soroek erruz emango dute. Lurrak indarra gogotik hartu du! Ez dago, ez dago; lurrak ematen ez badu, ez da gauza onik. Eta lehorte handiak ikaragarriak dira. Hasi da, hasi da arintzen goi beltz hori. Hona hemen beste jende berria. Eta jaun handietakoak dirudite. Hauek ere eguraldiak botako zituen bazter honetara. (Altxaturik.)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org