1. 04. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  1. 04. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Laugarren Irudia

IV

Martin, Julian eta Joxe Anton



Julian.- Maiorazko jauna, nire ustez onena izango dugu estalpean sartzea, eta nahi badu galdetuko diot nik horri...

Martin.- Bai, bai, Julian.

Julian.- Egun on, adiskidea.

Jose Anton.- Ongi etorri, jaunak. Baita beroriei ere.

Julian.- Emango diguzu eserleku bat eta zerbait jateko?

Jose Anton.- Jaunak, guk modu eskasak ditugu, baina etxola txatar batean eman litezkeen zezina pixka, pitarra, eta non etzana gogo handiz emango diet. Sar bitez, sar bitez.

Martin.- Tira, torizu.

Jose Anton.- Utz beza! Zer ematen dit?

Julian.- Har ezazu, hartu.

Jose Anton.- Baina, jauna...! Milesker.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org