1. 05. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  1. 05. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Bosgarren Irudia

V

Joxe Anton



Jose Anton.- Ez gutxi ere. Diru handia! Bost pezetakoa! Ez dira horrelako asko azaltzen alde hauetan. Antza eman dut nik berehala jaun gain-gainekoren bat izango zela bere laguntzailearekin. Horregatik ondotxo gorde behar dut nik hau (gorderik paineluan korapiloa eginik) nirekin zintzo ohitu arte... Ez dezan uste gauean alde egin. Eta diru honen adinako gauzarik emateko erraz izango al dut, direnak eta ez direnak aterarik? Ez direnak behinik behin ezin berehalakoan emango dizkiet. Hauek bildu eta noan barrena zer nahi ote duten galdetzera; gutxi den lekuan ezin gauza handirik eman. Ez da jaun hori horrela ohitua egongo, baina, beharrak eskatzen duen bezala, nola eta zertan aurkitzen den bat, hori.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org