|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Hirugarren Irudia
III
Joxe Anton (bakarrik)
Jose Anton.- Maiorazko jauna! Eta azkenerako sinistaraziko dit maiorazkoa naizela. Etxe majoa behinik behin. Zer itxura ote daukat nik soin honekin! Hara han ispilu bat. Jo, jo, jou! Arranoa! Hori ni ote da, edo ni hori ote naiz? Nik bezala besoa altxatzen du; bestea ere bai; txapela kendu ere bai (gauza hauek guziak egiten ditu). Bai, bai; behin ikusi nuen ispilu bat gure nagusiaren etxean, eta hau bera gertatzen zen. Ahoa ireki, bai, bai; kaixo motell! Inauterietan al gaude horrela janzteko? Eta hau? (Siloi edo sillatzarrarengatik) esertzeko izango da. Bapo! (esertzen da eta biguntasunarekin hankaz gora gelditzen da) Ai, ai, ai, ai! (Altxatzen da estuasuenarekin). Lurperatu nintzela uste nuen.
|