2. 05. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  2. 05. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Bosgarren Irudia

V

Joxe Anton (bakarrik)



Jose Anton.- Maiorazko jauna! Ez zaio behinik behin hori berehalakoan ahotik joango. Aaaa! Ahozabalkako gogoa bazkaldu baino lehen. Ahaztu ote zaio bazkaria, lehen zuen presarekin? Hori eseri den bezala ni ere kontuekin eser ninteke... Horrelaxe. Eta hau bigun dago bat hemen etzanda! Loa ematen du. Aaa! (Nagiak egiten ari dela besoa luzatzen du mahai txiki aldera eta jorik, soinua eginarazten dio kanpanilla elektriko deritzonari, eta izuturik altxatzen da). Ai, ai, ai! Sorginak ote dira etxe honetan!!





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org