2. 09. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  2. 09. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Bederatzigarren Irudia

IX

Joxe Anton, Leandro eta Martin (Joxe Antonen jantziekin, boina eskuan duela).



Leandro.- Zatoz aurrera. Hona non duen (doa).

Jose Anton.- Ai! (Martin ikusita altxaturik).

Martin.- Ni nator, bai jauna. (Isiltzeko aditzera emanik.)

Jose Anton.- Baina...

Martin.- Eseri, jan eta ixo. Beste ordu erdi batean ari horretan, eta ez zaizu damutuko; dirua ondotxo emango dizut. Gero arte.

Jose Anton.- Baina...

Martin.- Etortzen bada nire osaba, kontu ezagutzera eman; zu zara haren iloba, eta ni zure bidaiako laguntzailea.

Jose Anton.- Baina...

Martin.- Ixo... (Doa).





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org