|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Hamalaugarren Irudia
XIV
Joxe Anton (bakarrik)
Jose Anton.- Ez da propina txarra bazkalondorako! Baina, orain lehenbailehen etxera. Ametsa dirudi gaur niri gertatzen zaidan guzia. Ez naiz iloba, eta besterik ez bada, etxe honetatik noizbait botako ahal naute. Atea ireki eta kanpora nire taldearen artera, eta han bakartasunean pentsatuko dut zer egin diru honekin. Sei ontza dira... dira... bai, hori, sei ontza dira sei hamaseiko, hamasei hogeiko, eta... Eta.. bai, sei ontza dira... dira... sei ontza.
|