2. 15. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  2. 15. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Hamabosgarren Irudia

XV

Joxe Anton eta Leandro



Leandro.- Maiorazko jauna...

Jose Anton.- Oraindik horrela gara?

Leandro.- Zer ikusten dut? Soina mudatuta? Zer itxura da hori? Hori ere gogoratu zaio? Baina zer zelebrea den berori? Je-je! Txoratuko du osaba berorren aterakeriekin.

Jose Anton.- Baina, zein naiz ni?

Leandro.- Oraindik horretan da?

Jose Anton.- Eta zu oraindik horretan zara? Begira nik orain nahi dudana da...

Leandro.- Kafea?

Jose Anton.- Atea.

Leandro.- Ahatea ere ekarriko diogu, bada, nahi badu. Hemen erreka aldean baditugu mordoxka bat...

Jose Anton.- Zu bai zarela xelebrea, zu. Kanpoko atea nahi dut nik.

Leandro.- Bai, jauna, bai; kanpoan ibiltzen dira.

Jose Anton.- Atariko atea.

Leandro.- Gehienean hor al dira! Baina, zer itxura hartu duen maiorazko jauna!

Jose Anton.- Ez naizela ni maiorazko eta...

Leandro.- Nahi duen bezala, nahi duen bezala.

Jose Anton.- Naizen bezala, naizen bezala, eta ez ez naizen bezala.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org