|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Hamaseigarren Irudia
XVI
Lehengoak, Martin eta On Baldomero
On Baldomero.- Ja, ja, ja! Beraz hori zen guzia? Zorioneko andregaia, horrela kanpoan ibilarazteko. Ez dizkiguzu istilu txarrak erabilarazi. Eta gero nahaspila hau... zu izan iloba eta...
Martin.- Egin beza kontu jostaketa bat izan dela.
On Baldomero.- Aita berbera, aita berbera zara. Horrek? (Joxe Antonengatik) horrek ez dauka antzik, ezta itxurarik ere.
Jose Anton.- Jauna, nik...
On Baldomero.- Zer nahi duzu, gizagaixo horrek?
Jose Anton.- Etxerako bidea hartu nahi nuke, jauna...
On Baldomero.- Nahi duzun bezala, nahi duzun bezala.
Jose Anton.- Aditzen duzu? (Leandrori).
Leandro.- Baina nik uste nuen...
Jose Anton.- Usteak erdi ustela duela.
Leandro.- Baina...
Jose Anton.- Baina, zein naiz ni? Maiorazkoa?
On Baldomero.- Ez, ez, ikusten dut.
Leandro.- Zein da, bada, maiorazkoa?
On Baldomero.- (Martinengatik) Hona hemen! Ez al duzu ikusten? Aita berbera!
Leandro.- Eta bestea?
Martin.- Zer beste eta zer danbolin?
Jose Anton.- Jaunak: eskerrik asko eta gaizki esanak barkatu.
Martin.- Ez da gaizki esanik.
Jose Anton.- Ez dakit, bada, bidaia horiekin mareatu naiz eta.
On Baldomero.- Eta hemendik aurrera etorri jaiero bazkaltzera eta bidaiako kontuak esatera. Je, je!
Jose Anton.-
Bai, jauna; ikusirik
zer ondo hartu nauten,
bazkaltzera etorriko
naiz honera zuzen.
Baina oso kontentu
gelditu gaitezen
(Jendeari)
ez al dugu txalo bat
izango orain hemen? |
Bukaera
1897garren urteko maiatzean.
|