Bigarren Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Bigarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Bigarren Jolasa





¿Iñor etorri da, Iñaxi?

Emen etorri da kaballero euskeraz dakiyen ura.

¡Euskeraz dakiyena! ¡Euskeraz dakiyena!

Bai baa.

¿Ta zer uste dezu zuk, ez dala kaballerorik euskeraz dakiyenik?

Bai bañan ez diruri. Aiñ gutxi azaltzen dira emen... Ta neri gustatzen zait.

¿Kaballerua?

Euskeraz jakitia.

¿'I'a nun gelditu da?

Etxekoandriak atera diyo erreberua ta artzen dago atariyan.

Ondo egin du. Etxekua da ori, bañan nola denbora luzian ez dan etorri ez dezu ezagutzen.

Ez bada.

Tira, bitartian marrubi batzubek bildu zayozkitzu.

Banua; pozik euskeraz dakiyenian, bestela erdaldunekin nastutzen da bat, ezin itzik aiazirik. Emen da bera.

Bildu bada, bildu, ta pentxamentu ta beste lore batzubek ere bai.

Egun on, Joxe Batista.

Jaungoikuak egun on digula. Goiz dabill, goiz.

Ez naiz bada ni txit goiztarra.

¿Zer garaitan jeikitzen da bestietan?

Amarrak aldian.

¡Mariya Santisima! ¡Ori bizi moduba! Gizenduko da berriz e orrela.

Goiz jeikita’re ¿zer egingo du batek? Denbora ezin botarik ibilli.

¿Denbora ezin botarik? Iru t’erditako egun-sentiya da ta oyak ustutzen ditugu, bañan etzaigu guri orlakorik gertatzen.

Sasoi ontan zerbait goizago jeiki liteke bai.

¿Etxian izandu da?

Bai baa, ta Ana Marik eman dit errebero ederra.

Protxu on diyola.

Eskerrikasko.

Badakit guk eziñ eman gendezakela gauza aundirik.

Ez. Zernai badezute ta beti aitzaki azpiyan bizi zerate.

¡A jauna! Guk urteko pitarra izan ezkero, eta esne ta tratu pixka bat plazarako, ez gera aserre.

Ez, ez; ala diruri gauzak. Gogotik ari zera beñepiñ goizetikan.

Ari biarko. Gure lana, jakiña da, goizeko intzekin egin biar da, bestela eguzkiyak indarra artu ezkero, ez dago konturik nekazariyentzat.

¿San Isidro’re nekazariya omen zan?

Bai, jauna: bañan arrek egiten omen zuben txoriyentzat ere, eta guk geonentzat diña eziñ bildu.

Beñere asetzen etzerate ta. Tira, ¿denbora ederra ez dago?

¡Denbora... denbora!... Txarraguak izaten dira bai, bañan turmoi makurra dago, jauna.

Jaungoikuari kontu aundiyak eman biar dizkatzute zubek.

¿Bai?

Bai; zergatik zubentzat ez da gauza zuzenik izaten. Eudiya bada, legortia biar dala; eguzkiya ateratzen bada, bazter guziyak erre biar ditubela; berriz eudiya asten bada, eragiñ guztiyak usteltzen dirala, eta orrela matrakez betiak zaudezte beti.

¡Ja, ja, j a! Ez dago gaizki somatuba. Guk egiñ bañan erraxago esaten dituzte gauz oyek, bai. Beok oitubak daude guztiya egiña ikusten ta... Asiko balirake emen, eta gaur jarriyak bigar desegiñak ikusi, esango luteke orduban beste zerbait.

¿Zer ari zera oraiñ?

Intza ederra dago ta, kuadru au maniatzen illar pixka bat billtzen ote degun. Ara, lenbiziko kuadrua ondatu zigun Lázaro-eguneko kazkarabarrak arriya añako aliakiñ, ta geroztik izandu diran eudi, aize ta jelatiak, galdu dizkigu babak ta udariak.

Emen ikusten ditut bada pepita udaloriak.

San Juan udariak dira jauna. Beida beza nola beztubak gelditu diran arri kolpiekiñ.

Ala daude bai.

Ara azak ere.

Zulatubak, balaz josiyak dirudite.

Ta eskerrak, aurrai bezela kontu arturik, kristalezko estalkiko azitegiyan nekazkiyen berenjenak enitubela bi egunez lenago aldatu piperrak bezela; aldatzen baditut, galduba naiz.

¡Piperrak galduko ziran?

Piper aldatubak, bai; bañan nola ugari nituben, beste ainbeste baño geiago dakat oraindik aldatzeko.

Ona marrubiyak.

Zer dakazu emen, emakumia?

Emaztia ta alabatxuen konpañiyan progatzeko...

Batista, utzi zayezu txorakeri oyeri..

¡Alajaña! ¿Euskeraz jakin ta ez ditu eraman biar?

Lore abek ere artu.

Bañan pIazan batek eta bestek egingo duten dirubekin,..

Ixo, ixo. Gu beoen etxera juten geranian, ez degu kezkik izaten zernai artzeko.

Bai, ta ara’re beñere esku utsik etzerate juten.

Ordañak artzen ditugu ederki.

Bai, bai. ¡Gauza aundiyak!

Beoekiñ gu zorretan gelditzen gera beti.

Abek etxera eramaten baditut, erriyetan emango naute.

¡Ixillik bego!

Ez naiz geiago etorriko.

¡Ori egin biar luke! Badaki’re Anttonio beorren aita zanaren besoetakua dala ta...

Mutill ederra dago.

Ez da makal makala ez.

Eskerrik asko bada ta naizuten arte.

Eskumuñak etxian eta maizago etorri. ¿Ta emaztia ta alaba ta, zertako ez ditu ekartzen?

Emakumiak etxetik ateratzeko jazten lau ordu biar dituzte eta gaberdiyan jaiki biarko genduke orren goiz etortzeko.

Bai, erri barrenian ez dira emen bezelako kontubak.

Ez; ¡igoalekua da emengo lasaitasuna! Emen gorontza eta gona motz gorri batekiñ jantziyak daude, ta an, trapubak trapuben gañian, burutik asi ta oñetaraño aurre-alde ta atze-aldiak ez dituzte bearik, ala illia noIa...

¡Zer egingo da bada! Nola diran oiturak, artara jarriyak.

Geruago ta txorakeri geiago. Ariyo bada, urren arte.

Eskumuña, eskumuñak, ta nai duten arte.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org