Irugarren Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Irugarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Irugarren Jolasa





Ara, ara, ¿nor agertzen da emen?

Neu, neu, kost’aldian esaten duten bezela.

¿Bizi da, bizi?

Bai nai beñepiñ. ¿Eta zubek?

Osasuna degu, osasuna degu. ¿Nolatan egon da orrenbeste egun etorri gabe?

¡Zer naizu! Goizero nabill maindiriak eziñ botarik gorputzetik. Beti lenbizitik asmo onak artzen ditut eta gero poto egiten det. Beste ainbeste gertatzen zait udaran bañubekiñ. Urtero ogei ta bat edo ogei ta amaika bañu artzeko asmuak izaten ditut; badakizu pariak ez dutela izan biar on egiteko...

Ala diote, jauna.

Bai, naiz iduripena bat izan; bada, asmua artzen detan egunetik lenbiziko bañuba artzerako, juten zait gutxiyenaz illabete.

¿Ta nola orla?

Nola lenbiziko bañuba izaten dan gorputz-ikarik aundiyena ematen dubena, eziñ asmaturik nola bigarrenetik asi.

¡Orreatik ez da ori errez izango!

Ta azkenerako gelditzen naiz iru edo laurekin. ¿Zer da gurgurraku ori?

Uxuak, jauna. Oyek ere aparejutxo batzubek daude; egundañoko gaitza egiten dute janik letxu-landare guziya. Debekatuba da irukitzia, eta ez balitz auzokuekin gaizki jartziagatik, salatuko nituke biar dan lekuban.

Bai, lan txarra da besteren kaltian irukitzia.

Ona emen beste enrea-makilla.

¿Zer da ori?

Pintxana da, jauna. Txori orrek ondatzen ditu bazter guztiyak. Aza-landare, aza-lore, errefauak, denak. Uste du guztiya jateko ona dubela, eta mokuekiñ atera ta bota egiten ditu.

¿Ta burrioyak?

¿Burrioyak? Oyekiñ ez dago gauza zuzenik; pikardi aundiyak egiten dituzte, jauna, garitan ta artotan. Len erri guztiyetan bizi-lagun bakoitzak, urtian bi biar zituben arrapatu ta alkatiari eraman.

¿Zubek ez dezute artorik egiten?

Ez, jauna: artua egiten dubenak artua jaten du, bañan tratuba dubenak ogiya ekartzen du.

¿Ta sagarra nola dijua?

Nola dator esan beza. Bada, geyena loratu zan kazkarabarra bañan geruago, ta itxura polita dakar. Ezkutuko loriekin, badaki, jantzi ona dauka, jauna.

¡Zer protxuba jantzi onaekiñ poltzilluban dirurik ezpada!

Ara ba, berrogei ta amarri galdetzen badiyo, berrogei ta amarrak bakoitzak bere gisa esango diyo.

¿Zer sagarrekiñ egiten da sagardorik onena?

¡Sagardua! ¡sagardua! Nastuban egiten da; nola sagar-klase asko dan...

¿Zer klase dira bada?

¡Zer klase! ¡zer klase...! ¿Ta-kontatzen errez al da? Badu zamora-sagarra, kamuesa, aizpuruba, parada, txalaka (au gaziya da), Andoain-sagarra, panpandoja (ona, sagardo gozua egiteko), aritza (txar antzekua), urtebiya, gezamiña, giel txorrotxa edo mutur luzia (oso ederra da jateko bañan du azal lodiya), udare-sagarra, errege-sagarra, elgieta, libra-sagarra (aundiya, deitzen diote’re mandaburua), azirik gabia, ta orla beste asko.

¡Arrayia! Uste nuben etzendubela bukatzen. Nik baño geiago dakizu.

¡Bai! Beok beste eskola dute ta gauza aundiyaguetan sayatzen dira.

¿Zer naizu gauza aundiyagorik lur-kontubak baño? Ori da biarrena, eta gu bizi gera nola ta nundik jaten degun jakiñ gabe. Lurrak ematen ez badu, ez da ezer mundu ontan.

Ori ala da bai. Bañan beok geiago baliyatzen dira beren izkribu edo itz batzubekiñ, gu gure lan guztiyekiñ baño.

Alare zubek biarrago zeazte.

Gu beti batian, jauna.

¿Nork daki? Nekazariyetatik ere ateratzen dira gai onak beste gauzetaako. Mundu onek gora-bera asko izaten ditu.

Bai, mundu au luzia ta laburra da.

Nola dijoakiyon bati.

Ori, ori.

Eta munduban guztitatik izan biar, mendiyak eta lur berdiñak bezela, ala aberats nola eskas-jendiak, eziñ esanik zeiñ diran zorion geiagokuak. Eta mendiko egurrekiñ ere gertatzen da, egur batzubekiñ santubak egiten dirala, eta bestiekiñ ikatza.

Ori ere ala da.

Eta orreatik askotan gutxiyena iduritzen dana bizi da obetoago. Ara bein baserriko bi mutill koxkorri aitu niyotena: “I errege baintz ¿ze jango uke?” “¿Nik? Naikua talo t’esne. ¿Eta ik?” “Ik onenak esan ta, ¿nik ze esango diat?”

¡Ja, ja, ja! Ayek ere etzuten bada gauza aundirik eskatzen.

Ez, ez. ¿Ta zer egin zuben Joxe Erramonek?

Ameriketara jun zan.

..... Jun zan beaz?

Bai; lagunak arrotu zuten ta...

Jungo etzala ta...

Bai; beti ezetz ta ezetz, ta azkenian bayetz.

Eudi tantuak asten ditu.

Bai, jauua; ez dakar malezi aundirik, baña obeko degu barrena sartu.

Bai, bai, guazen.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org