Laugarren Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Laugarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Laugarren Jolasa





Egun on, Ana Mari.

Egun on Jainkuak digula. ¿Zer dabill orren berandu?

Pasai aldetik nator.

¿Beru onekiñ?

Ez da txarra noizik beiñ astiñ-aldi bat gorputzari ematia izerdi-azirik, ia aragiyak pixka bat jeixten ote dian.

Bai, jauna; bañan ez beiyela emen aizetan egon.

¿Aizerik bai al dabill bada?

Beti’re... Alkandora emango diyot aldatzeko.

Eskerrik asko: ez da gauza orrenbesterañokua.

Batistaren alkandorak ¿zakartxuak izango beorrentzat?

Biar banuke elitzairake ajolik. ¿Ta nun dabill Batista?

Entierruan, jauna. ¿Ez al daki?

¿Zer?

Il zaigula...

¿Zein?

Auzoko gizona.

¿Il da beaz?

Ill... ill... ill ez bizi. Badaki... mundu ontan ordu jakiñik ez deguIa ta... ez dago, ez dago...

¡Zer egingo da bada! Jaungoikuak berekiñ dezala.

Ala dezala gizarajua.

¿Zer ari ziñan?

Illar aundiyenak bildu ditugu ta emen gobara zabaltzen, jauna,... Joxpiñaxi anillatzen, beyak ere kanpuan ditugu lanian ta...

Aiziak bota ditu emen pusken erdiyak.

Legorrak daude oyek, jauna. Gero noizik beiñ eltziari begiratzera egiten det jira, egosi ote dan... ta orla.

Emen degu Batista.

Jaungoikuak egun on digula.

¡Gizona! ¡Ori da apaintzia! ¡Ze majo!

¡Majo! majo... ¡Noizik beiñ jantzi biar guk ere ditugun galak!

Txaketa berriya ta...

Txaketa... ez da orren berriya, bañan ez da zarra’re. Geyenaz ere... ¿zenbat urte izango ote ditu bada? Sei... zazpi... bederatzi... amaika... ori geyenaz.

Ez da asko. Geiago lirake amabi.

Galtzak zerbait geixiago dituzte bai, zergatik gu ezkondu giñala bada... ogeien bat urte, eta Ana Mari lenbizi ezagutu nuben urtian egiñak ziran, ta ori zan sei urteen batzubek lentxiago...

Ez da asko. Ogei ta sei urte. Ez dira zartu zu aña. Itxura ona dakate.

¿Guk noizik beiñ besterik ibilzen al ditugu bada?

¿Bañan sisak jaten ez dizkizute?

Sisak aberatsen erropak jaten dituzte; guriak txartxuak dira ayentzat ere.

¿Ta kapa?

Kapak... badu bere denboratxua, jauna. Aitona zanena zan... ta arrek aitarena omen zuben ta...

Bai. Moisesen denborakua, tira. Orren majo zaudezen kasuan tori zigarrotxo bat.

¡Jesus! ¡GaIanta da beñepiñ ori! Badaki, jauna, nik pipa besterik erretzen ez detala.

Ar zazu ta erre zazu.

Eskerrik asko: txikitu ta pipan erreko det.

Nai dezun bezela. ¡Entierrotik zatoz beaz?

Bai, jauna. Luze baño seguru auzoko gizona jun da. ¡Ondo falta aundiya egiten zuben bada! Aza-osto oyek ere ez lirake orla egongo, bera begira balego. Bañan Jaungoikuak daki zer egiten duben ta...

Egiya.

Etxia ta obia muuduban guztia.

Ana Marien koñataren erriko gizonak bezela eskatu biar ziyon Jaungoikoari.

¿Nola eskatu ziyon bada?

Miñez azkenekuetan zeguala, agindu zizkaten Elizakuak. Artu zituben, eta abadeak jarri ziyon eskutan Gurutze Santuba, esanik iltzen zegoanari, eskatzeko Jainkuari biotz biotzetik geyena komeni zitzayona, emango ziyola, eta baita ere sendatu ala komeni bazan. Abadea atera zan beziñ aguro, asi zan antsika ta gogotik izketan. Abadea orduban gelditu zan ate atzean ta giltzaren txulotik aitu zuben esaten zubela: “¡Nere Jesukristo Jauna! Zere eskuetan daukazuna guztia. ¿Ni ill bear nazu? ¿Zer aurreratzen dezu ni ill ta? ¿Nola azaldu bear det nik zure aurrean, baldin oraiñdaño oroitu ez panaiz Zutzaz? Emaztea gelditzen da iru umerekin. ¿Nola bizi bear du? Orain nenguen ni Zutzaz oroitzeko ustean!... Ni ill ta ¿zer aurreratzen dezu? Ezer ere ez. Ni errukigarri bat naiz. ¿Nai dezu ill gizon on bat? ¿Bere denbora guztia Zu serbitzen pasa duana? ¿meritu aundiyak agertuko dizkizuna? Orra On Migel abadea. Ill ezazu ori. (Ta abadea aitzen zegoan). ¿Naizu ill gizon gaizto bat, erri guztiya nastu ta ixkamillan ipintzen duana? ¿Gizon ori kendu ta pakea errian egongo dan bat? Ill ezazu Matxin eskribaua, eta arren izan zazu nitzaz miserikordia beste bateraño; nik itza ematen dizut, aurrera oroituko naizela Zutzaz obeto oraindaño baño.”

¡Ja, ja, ja, ja! Etzan motela gizona.

Sendatu zan...

¿Sendatu zan beaz?

Bai; ta eskribauak jakiñ zubenian gauz ori, juezetara eraman zuben.

¡Ori da kontuba, ori!

Ez, ez; gertatuba da. Banua.

¡Ze! ¿Bai al dijua orrenbesterekiñ?

Bai, beranduba da.

Eltzekaiya ustuko degu alkarrekiñ.

Ez, ez; ariyo.

¿Ta ez al du eraman biar baserriko kutsurik? Artu bitza arrosa batzubek... Oyek ez: zabaldubegiyak daude. Ara: abek, abek.

Eskerrik asko.

¡Bai! ¿pasaitarrena, e?

¿Zer da Pasaitarrena?

Nik eskerrik asko esan biarrian, beorrek esatia.

¡A! Protxu on dizuela.

Baita beorri ere egitian.

Urren arte.

Bijua ondotxo. Eskumuñak, eskumuñak.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org