Zortzigarren Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Zortzigarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Zortzigarren Jolasa





¿Agertu da, agertu da?

Bai ba, Batista. Atzo an omen ziñaten.

Bai, jauna, ta ez nola-nai’re; txiki ta aundi, pamili guztiya.

Ondo egiña.

¿Badaki? Prozesiyua ere ikusi bear genduela ta...

Ori. Urtiak dira orren ederrik egiñ ez dala.

Ikustekua zan, jauna. Bañan beorri kanpuan zan...

Prozesiyo ondoren kotxia zai nekarren ta atera nitzan.

Bada jun giñan gero beoen etxera ta...

Ezer ere etzenduten eraman ¿ala?

¿Eraman?

Ezer ez: letxubak, illarrak, esparraguak, arrautzak, ollaskuak, marrubiyak eta esnia besterik.

Beste pruitta batzubek nai genituben, bañan eramango ditugu eltzian.

¿Eltzian? Baita paziyan ere nai badezute. ¿Ez al zenduten ezer geiago etxian?

Ixillik bego, jauna. Guk izan genduben pena beorri Pasaira juna.

Nik ere atsegiñ izango nuben zubekiñ arkitzia. Bañan aurreko urtian gertatu zitzairan Ernanira jun biarra adiskide baten bidez, eta aurten Pasaira beste batekiñ kunplitzera.

Bai, batekin ta bestekin ondo irukitzeko txanda egin biar.

Biarko. Berak ere nerekin ala izaten dira.

Gu bada bestela, beorri an ez izanaren damua alde batera utzirik, bapo jan t’eranta artsaldia pasa genduen.

Atsegin det, atsegin det.

Ezagutuba dago, jauna. Uste nuben bazkariyak etzubela azkenik.

¿Ez, e?

Ez, jauna, ez. Beorren alabatxuak pianua jo zuben, ta sekulako dantzak izan ziran. Ana Mari berriz, txoratuba beorren kosmodamakiñ, eta ez da gutxiyotako an agertzen diran gauzekin: egundañoko palaziyuak, ontziyak, erriyak, elurteko mendiyak, guztitatik badago, jauna, ta ber-berak dirudite. Joxpiñaxi gero beste soñu bueltako polit arrekiñ, ta gezurra diruri kartoi biribill oyekin jotzia nai dana, Ni etxekoandriarekiñ berriketan... ta orla. Gero Antoniyo loruarekin zirika ta mirika etzan gelditu asarreazi zuben arte, ta azkenian mokuarekin biatzian eman ziyon beria.

¡Ja, ja, ja, ja! ¡Gizarajua!

Bai, or dabill biatz lotubarekin. ¡Kozk ona egiñ ziyon bada!

¿Orrenbesteraño?

Azkazala batetik bestera zulatu ziyon ta...

¡Gizarajua!

¡Ze indarra duten mokuara oyek!

Izugarriya.

Manueltxo ta Luisatxo berriz beste joxtallubakin... eta ala bapo egon giñan illunabar arte.

Obe, obe.

Orra bada ze egun ederra pasa genduben, ta ori, azken juiziyokua izanik.

¿Zuk ere aitu al dezu zerbait?

Bai, gure ingurutan beñepin franko itz egin da gauz ortaz. San Juan ta Korpus egun batian...

¿Ta zer?

Beti’re... buru galtze pixkabat ematen zigun.

Ori bera gertatu zan lengo eunki edo sigloan 1734-an, baita 1666, 1546 eta 1451-an, ezer orlako gauzik gertatu gabe. Elizak jarriya dakar Errezurreziyoko Pazkua ezin izan litekela Epailla edo Martxuaren ogei ta biya baño lenago, eta ezta’re Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago, eta ala Korpus egun aundiya, eziñ erori leike Mayatzaren ogei ta bata bañan lenago, eta Garagar-illaren ogei ta laba baño geruago. Bi denbor’aben bitartian gertatzen dira txandatzen diran Elizako egun aundiyak. Korpus ta San Juango gauz au, gertatuko da berriz 1943-garren urtian eta gaur bizi diran askok ikusi lezateke.

Guk ez beñepiñ.

¿Ez, e? ¡Nork daki!

Jaungoikoak jakingo ori.

Bai, Batista. Bada geruago eroriko dira egun oyek batian, 2038, 2190, 2258, 2326, 2410-garrengo urtetan eta gisa ortan aurrerago.

¡Zer dan ez jakitia!

Gizona, Mezetako liburuak ere badakazki denbora puska bateko egunak orrela jarriyak.

Ez jakin ordia bada guk, ez jakin.

Al danian bada ikasi.

Etzait aztuko jauna, ez.

Errezurreziyozko Pazkua erortzen da Epailla edo Martxuaren ogei ta biyan, ill ontan ill betia ogei ta batian izatian ta egun au larunbata gertatzian. Au onla gertatzia zalla da ta izandu zan 1593, 1698, 1761, eta 1818-ko urteetan. Datozen beste iru eunki edo siglotan, ez da gertatuko Pazkorik Martxuen ogei ta biyan 2285, 2353, 2437, 2505, 2972, 3029, 3041, 3648, 3925 eta beste asko onla kontuan arturik daudenak etorri arte.

Ori da jakitia, ori. Gizonak sayatzen dira.

Bai; bañan abek gauza zarrak dira.

Ez guretzat.

Tolosan zezen ederrak omen ziran atzo.

Ez det ezer aitu, jauna. ¿Ta beorri ara jun gabe?

Milla ta zortzireun ta irurogei ta seiyan; au da, orain dala ogei urte, izandu nitzan azkeneko ango festetan.

Denboratxua da.

Bai; ta orduban zezen bat zorretan utzi ziguten, eta ordaña artzeko zai nago ara juteko.

¿Zer egin zuten bada?

Seigarren zezena jokatu gabe, ill zutela bostgarrena baño len.

¿Ta nola gerta leike ori?

Orduko gora-berak esango dizkitzut: Urte artan San Juan bezpera bezperan, illaren ogei ta biyan, izan zan Madrillen naspilla aundi bat, eta eztakigu zer, bañan kontuba da, Tolosako zezenetarako azaltzen zan aurreneko zezen-iltzalliak, alde egin zubela Bayonara. Arrek berekiñ zuben jendian, agertzen zan besteren ordez zezenak illtzeko, Praskubelo, zubek deitzen diozuten bezela. Egundañoko jendiak giñan Donostitik, eta plazaren lau erdiyak eta geiago artzen genituen guk.

¡Ezta gutxi ere!

Asi ziran zezenak jokatzen, eta bostgarrena zan aundiyenetakua. Iltzeko garayan eman zizkan Praskubelok bost edo sei kolpe...

¿Ezpatarekiñ?

Lana frankorekiñ; bañan zezena beti zutik, eta bera baño lenago besteren bat mundu ontatik bialtzeko asmuarekiñ. Praskubelo estutuena arkitzen zanian, botatzen du seigarrenak atia, azaldu ta beriala ekiteyo Praskubelori bostgarren zezenaren aurrian zegoala, eta kontu artzeko denborik gabe, ematen diyo ezpatazo bat zezen preskoari, eta nun botatzen duben ankaz gora, esan bezela, dar-dar, lau ankak gora aldera zitubela. Beriala etorri zan muñ-jotzalle edo katxeterua, eta arren kontu eman zuten.

¡Gezurra diruri!

Ala diruri bai, baña alaxen gertatu zan. Zañen bat ikutu ziyon ta, orla elbarritu zuben. Seigarrena ill ta gero, ordu erdi bat, pasa zuben bostgarrena etzan-azitzeko. Guk sei zezenen kontuben dirua eman genduan, eta nola seigarrena etzan jokatu ez kapa, pika ta banderill edo makill paper kizkurrezkuekiñ, eskatu genduan beste zezena, ojuka ta indarrian; ¿badakizu? bero xamarrak geunden gu ere, gure kafiak, kopak, zerbezak eta gañerako zerakiñ ta...

Izango zan zerbait, bai.

Gure abotik atera ziran kaso oyetan esaten diran gauza zuzen ta garbi guztiyak.

Bai, bai; ¡an aitzen diranak! Beiñ bakarrik izandu naiz, eta etzait gogorik egiñ berriz juteko. Jendia geiegi arrotzen da orduban.

Ala da. Kartzelan sartu nai ginduzten, bañan asko giñan, eta guztiyentzat lekurik etzan; utzi ginduzten gure ojubekiñ, ia lertzen ote giñan. Beste zezenik ez omen zan.

Orduban zalla izango zan ateratzia.

Orrengatik ezan dizut zezen bat zor digutela Tolosarrak.

Barkatzia izango da bada onena.

Arrazoya dezu. Ordutik asi zan Praskubeloren soñuba. Ta guztitatik itz egiteko, ¿badakizu itxura ederreko artuak ikusi ditutala?

Bai, jauna; artuak inguru abetan planta polita dakate. Jorratu egin bear. Artuak bere sasoyan jorratzen ez ditunak, lan txarra dauka, zergatik gero belarrak itotzen ditu, lurra zikintzen da, eta artua gelditzen da belarren azpiin, eta biar du dolbe denbora.

¿Ta zer garai da onena artuak ereiteko?

Artuak ereiteko... esaera dan bezela: San Markos astia, atzia baño aurria obia; edo beste gisara: San Jorji, artuak eregiteko goizegi; San Markos, ereiñak balegoz.

Eta egun bat besterik ez dago bitarte.

Ez, jauna.

Gogotik egiñ biarko da orregatik egun artan lana. Anttoniorengana nua ia xentimo batzubekiñ biatza sendatzen ote zayon.

Poza artuko du, bai.

Beriala naiz emen.

Nai duben bezela, jauna.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org