Amaikagarren Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Amaikagarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Amaikagarren Jolasa





¿Belarra ebakitzen ari al zera, Batista?

Bai, jauna, bai, orain du bere denbora. Belarra ebakitzeko, ill bera; bestela ill berrian ebakitzen bada, austu egiten da ondu gabe. Azitako’re ill bera, bañan ill berrian erein leike ostiraletan, zergatik ill berako ostiralak ill berri dira, eta ill berriko ostiralak ill berak.

Oiek bai dirala matematikak, oiek. Asmatu besterik ez dago...

¿Asmatu? Ala gertatzen da bada, jauna, eta arbolak botatzeko ere kontu bera iduki bear da, bestela garai baten ordez bestian botatzen badira, zura gorritu egiten da.

¿Aldamenian asi dan sagardua’re garai okerrian egiña izango da?

¿Bai? Polita omen da bada.

¿Polita? ¿Sagardo gazi antzeko illun loitsua? Atzo artsaldian baso bat eran nuben ta ¿badakizu zenbat kendu ziraten?

¿Zenbat?

¡Zortzi zentimo! ¡Noiz ezagutu da orrelakorik! ¡Zortzi zentimo baso kaxkar bat, ezpañetara eraman orduko ustuba! Ta gaitz erdi sagarduen itxura zerbait balu, bañan upeletik ateratzen dala ikusiko ez balitz, iñork eluke esango legetara’re sagardua dala.

Lormandiko sagardu oyek ez dira biziro zuzenak gertatu, ez.

Normandiko eta gaurko Donostikuak alkarren antza badute orain egiten dituzten naspillakin. Lengo denboretan baso bat sagardo izan al leiken onena, arkitzen zan nun-nai ardipatian, naiz ardita pazi zar baten puska lizundua izan, bañan oraiñ bost zentimoko ederrenakin, ezta arren usairik ere. Len baso onrauak ziran, gaurko egunian txikiak, geienaz titaria añakoak, eta ori aski ez balitz bezela, kanillatik legua erdi batera jarri ta sagardua aña afar gertatzen da, ta abora orduko, klak, sentitu gabe.

Pobriak saiatu egiten, saiatu.

¿Saiatu? Bai: bañan Jainkoak agintzen duan bezela. Lapurretak gisa askotara egiten dira.

Bai, jauna, egia da.

¿Ta zer dio Mikolaxek?

¿Mikolax? Len beziñ zintzo. Beti bere bi errialekua etxeari begira.

¿Ta zuria?

¿Guriak, jauna? Eziñ iñora beiratu; ez dagon lekuan badaki...

Ez dagola, bai; matematika zallak dira oiek, Batista.

Bada atzo ere Mikolaxek zerri galanta saldu zuben.

¿Diru ederrik artuko zuan beraz?

¿Dirua,? Ez nai bezela. Berak esaten zubena: “Dirua artzen genduela uste, ta papera artu.” Papera eman zioten, jauna. Utsa garbiak balirake, bañan batzuek eskuetau artziak ere nazka ematen dute.

Eta askotan pusketan dijoaz. ¡Nun dira lengo ontzurre xarrak! Bañan orain urria gorde egiten da bereala.

Guretzat beñepiñ ondo gordia egon izandu da beti.

Arpegi txarra jarriko diozute ta itzul egingo dute.

Zerbait izango da.

Gañera zubek lotu egiten dituzute, eta aieri gustatzen zaiote purrillan ibiltzia. Ortarako dira borobillak, korrika ibiltzeko.

Guregatik ibilduko dira bada nai duten aña. Inguru abetan baño Bolibarko pasiuan jira geiago emango dituzte, bai, eta denda eder aietan obeto sartuko dira.

¿Denda aietan? Bai. Santo Tomas egunean etorri zan andre Goierritarrak aña uzten badituzte guztiyak, diru-kaja beteko da.

Gure diña izaago zuben gaju arrek ere ta...

Sartu zan, bada, ango jostallu-denda batian Donostiko feri aundien egun ortan, eta arriturik asi zan esaten: “¡Au gauza ederra! ¡Denda ontako etxekoandrea al da beorri?” “Andretxua, ¿zer nai du?” “¿Nik? Ikusi; ikusi onen gauza ederrak! ¡Zer gauz ederrak dauden emen! Oraiñ ogei ta amasei urte izan nintzan ni Donostiñ. Arrezkero ¡diferentzi egin du! ¡Ok gauza ederrak daudez emen! ¡Ok ederrak! Enaiz beñere izan, ez Planponan, ez Bilbon, ez Tolosan. Gu beti baserriñ laneen.” “Onezkero diru franko bildu du ta oraiñ atsegiñian protxua atera biar du.” “¡Umeek ordia, umeek!” “¡Zorioneko umiak!” “Bai: azi gendituun ta ezkondu zien, eta ez da asko bañan guretzat baserrirako aski; iruna milla erreal eman diogu bakoitzari ta... guretzat pixka bat gelditu ere bai ta... ¡Ba! ¡Ok gauza ederrak! ¡Ok denda ederrak! ¡Bi begiak ez dira aski ikusteko!” “Andretxua, beorrek pasako luke egun guztiya onla beste ezer egin gabe.” “Bai; aixa pasa liteke beñepin onla. ¡Denbora errez jun!... ¡Diferentzia egin du Donostiak ni azkena izan nitzanetik!” “Bai, bai, bañan guk lana egin biar degu. Ez ditugu iru milla errialik beorri beira egingo; beorrek ere txoriyai egaka beira egonda etzituben egingo ta...” “Ez, ez; arrazoia du. Ariyo, ariyo. Bañan zer denda ederrak! ”

¡Gajua! Zoraturik zegoan noski. Beok beñepin gure bizkar amaika far egiten dute.

Baita amabi’re. Zubek gure gaiñ bezela. Ta Mikolaxen amona ¿nola dago?

Pizkor dabill, jauna. Urtiak gañian ta anka bat bestiarekiñ juaz... badaki.

Bai; adiñ aundia ta adiñentzat senda-belarrik ez. Ara nua, bada.

Ni’re banua, jauna; jungo gera alkarrekin.

Bai, Batista.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org