12. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Barrenean harra »  12. Irudia

Martzelino Soroa. Berrenan Harra

Hamabigarren Irudia

XII

Lehengoak, Justino, Andre Prudentxi, Maria eta Esteban.

(Tximista ale batzuk)



Justino.- (Atean azalduaz) Hemen gara, osaba, hemen gara!

(Alde berehala)

Braulio.- (Bereganatzen bezala) E! A! Bai!

Migel Martin.- (Oso larriturik) Ez alde egin, hau gaizki dago. (Berengana itzul egiten du)

Andre Prudentxi.- (Sartuaz) Hara, hara, hemen gara denak.

Braulio.- Maria! Agudo, Maria!

Justino.- (Sartuaz Maria atzetik duela, ondoren Esteban) Hemen dator

Braulio.- Bai, bai! Maria!

Justino.- Hara...

Andre Prudentxi.- Hara gure panpoxa.

(Tximistak ugari, trumoi batzuk)

(Jartzen dute Maria Braulioren aurrean)

Braulio.- A!.. Bai! Jesus!.. Aita berbera!.. Juan Antonio! (Korderik gabe bezala erortzen da eserlekuan)

Justino.- Osaba!

Maria.- Zer du?

Andre Prudentxi.- Hau badoa!

Esteban.- Berriz! (Estebanek laguntzen dio Brauliori, gainerakoek inguratzen dute)

Braulio.- Lepoa!.. Odolak!.. Itotzen!.. Ura!.. Haizea!.. Ajea!.. A! (Hilda gelditzen da)

Andre Prudentxi.- Apaiza! apaiza!

(Tximistak eta trumoiak gogorki)

Esteban.- Berandu da.

Andre Prudentxi eta Maria.- Zer?

Esteban.- Lehen lorik ez, eta orain badu puska baterako.

Justino.- Nola?

Esteban.- Gorputz da.

Justino.- Hil da!

Andre Prudentxi eta Maria .- Hil!

Andre Prudentxi.- Zer zuen, bada?

Esteban.- Munduan izan litekeen gaitzik handiena.

Denok.- Zer?

Esteban.- Barrenean harra.

Amaitu Da







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org