III Batixta eta Xoluerdi


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Ezer ez eta festa »  III Batixta eta Xoluerdi

Martzelino Soroa: Ezer ez, eta festa – Toribio Alzagaren bertsioa 1922



III Batixta eta Xoluerdi





Xoluerdi: (Ate aldera joanaz) Azkenean ere joan haiz, berritsu, hitz-jario. (Batixtari) Ama moko bada, alaba moko t'erdi baduk gutxienaz. Oso amorrarazi nauen arte ez duk gelditu. Ama-alaba horiek arrainak izan balira, amuarrainak izango zituan.

Batixta: Herorrek ere gaizki egin duk. Emakume bati esango diok bada: zapaten muturrak ez zikintzeagatik...

Xoluerdi: Besterenak ditiat-eta.

Batixta: Izan ere. Ez ninduan konturatzen...

Xoluerdi: Banoak, banoak, lan pixka bat egiten ote dudan. (Joaten da atzetik)

Batixta: Hoa, bai, hoa. Hik egiten dituan oinetakoen zain baleude Donostian, ez liketek mauka txarra izango alpraketa-egileek. Horren oinetakoak eta nire potoak, guziak poto.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org