|
Martzelino Soroa: Ezer ez, eta festa – Toribio Alzagaren bertsioa 1922
Martzelo: Gaur, joan-etorri asko darabiltza Batixtak. Zer ote dakar? Izango du zerbait. Eta guzia tripa-festa izango da. Gaur arratsalderako zerbait antolatzen ariko dela iruditzen zait. Bai, bai. Hori da bizitzea, hori. Inork ez du jakiten osasunak ematen dituen alaitasunak zer diren, osasuna bera galdu arte. Niri, behinik behin, horrela gertatu zait. Ez gaude berdinik Batixta eta ni. Ez, noski. Ni hemendik horra joateko, beldurraz bezala nago; eta hori, berriz, orain bertan, onenean, ganbararen batera igota ibiliko da, hegoak berekin balitu bezala; bai, hegoak berekin balitu bezala. Ez gara guztiak ahalmen berekoak. Ni gizon hauetaz irrikiturik bizi naiz, irrikiturik. Gu, arrastaka bezala gabiltza; eta hauek, berriz, hegoak berekin balituzte bezala.
|