|
Marzelino Soroa. Gabon
Bixigu saltzalliak ta On Makario
Makario: (Kanarekin) ¿Nun dira oyek? Jun dira. ¡Mukitsu gaizki aziyak! Ez dakit nik zer erakusten diyoten beren gurasuak, ijituen aurrak bañon okerraguak dirala.
Axentxi: ¿Zer nai du bada D. Makario? Gabon artarako da. Tira, artu bizaigu bixigu eder bat.
Makario: Ez, ez. Eskarrik asko. Nere tripak ez du ondo artzen.
Prudentxi: Egin beza prueba eta barrenen ez bada ondo arkitzen apareju bat botako diyogu ateratzeko.
Makario: Gañera barau det.
Axentxi: Orduban ez diyo tripako miñik egingo.
Prudentxi: Ezta ezurrik eztarriyan geldituko.
Makario: Gabon, gabon. (Etxian sartzen da).
Biyak: Gabon.
|