|
Marzelino Soroa. Gabon
Axentxi, Prudentxi ta Dama Karmen
Axentxi: Ori gizon zurra.
Prudentxi: Ez dakit nik zertako dituzten dirubak.
Axentxi: Ez dizkiñ bada berekin eramango munduba ontatik.
Prudentxi: Jan gabe bizi emen den zurkeriz.
Axentxi: Ez diñ abilidade gutxi. (Azaltzen da Dama Karmen). Señora, betor onera. Beida beza zer galantak ta freskuak.
Karmen: Begi tristia dakar onek.
Prudentxi: ¿Ildakoik ikusi al du begi alayekin?
Axentxi: Gaur gabon da ta kanta bezayo billantxiku bat alegratzen ote dan.
Karmen: ¿Zenbat?
Axentxi: Ona ederra. Gutxinaz bost libra bada, oraintxen txalupatik ateriak dira.
Karmen: ¿Zenbat, bada, zenbat?
Axentxi: Ikusi beza ondo. Artu beza eskuban. Onen pisuba...
Karmen: Bañan ¿zenbat? Ez nua guanteik zikintzera.
Axentxi: Orra bada. Azkenekua esango diyot. Zazpi errial.
Karmen: ¿Zazpi errial?
Axentxi: Ta ori beorrentzat dalako.
Karmen: ¿Udaren erdiyan gaudela uste al dezu ta Madriltarrekin ari zeala tratuban?
Axentxi: ¡Txoratu egiñ ote gera bada!
Karmen: Garixti da oso.
Axentxi: ¿Nola nai ditu bada, erregalatubak?
Karmen: Bi t’erdiyan.
Axentxi: ¡Ja, jai! ¡Bi errial t’erdiyan! Arrantzaliak ere artuko lituzteke. ¿Aitzen den, Prudentxi? ¿Zer uste du, ostu egin ditugula?
Karmen: Ez dakit nik ori.
Axentxi: ¿Zer esaten du bada?
Karmen: Badakit zer esaten detan.
Axentxi: Ez du beorrek bixigurik biar.
Karmen: ¿Zer bada?
Axentxi: Ez dakit nik. Akulak noski.
Karmen: ¿Naizu iruban?
Axentxi: Ez da beorrentzat arrantz au egiñ.
Karmen: Zuk eskatzen dezu naizuna eta nik eskeintze’izut iduritzen zaitana.
Axentxi: ¡Ori da! (Desederki).
Karmen: Topatuko ditut merkiago.
Axentxi: ¡Bego! Ez du orlako askorik jan beorrek.
Karmen: Ori etzaizu importikan.
Axentxi: Bijua ondotxo. (Burlaka). Emendik illabetera etortzen bada, merkiago topatuko ditu. ¿Nai du bostian?
Karmen: (Dijuala) Ez.
Axentxi: Artu beza labian.
Karmen: Ezta.
Axentxi: Betor, betor.
Karmen: Ezta debalde’re, lotsagabiak.
|