Mutillak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gabon »  Mutillak

Marzelino Soroa. Gabon



Seigarren Irudia. VI








Agertzen dira iruditegian batetik bestera pasatzen mutill batzubek Naximentu batekiñ. Beriala ta beste aldetik amabi gizaseme kapusayekin jantziyak eta ayetako batek iru edo lau kapoi makill baten puntan bizkar gañian daramazkiyela. Batek esaten du:



Mutillak, oraiñ alkatien etxera.



On Makario gazeta bat eskuban dubela.



Makario: ¡Au otza dago! Aize fiñ onek ebakitzen ditu baztar guztiyak. Bañan ¡zer importa du! Gazet’onek gezurrik esaten ez badu costumbrez fuera, andre Joxepari erori zayo loteriko premiyo aundiyena.

¡Gauza arrigarriya! ¿Nork esan biar zuben? Lumero seireun ta lau... bai. Lumeru ori esan zian zubela. Nik txurikatuko banuke ezer ez bezela... Arrek ez du oraindik ezer ere jakingo... Eta ez dit begi txarrekin beidatzen... Gaur goizian ere esaten zian: “kuida bedi, D. Makario: bakarrik da mundu (b) ontan eta bere burubari ondo kontu artu biar diyo.” Gero esaten zuben malkua zeriyola tantoka intxaurren tamañakuak. “¡Aii nere gizarajua bizi izan balitz, enitzake orla arkituko! Bakartasun au ain da tristia...!” Eta beidatzen zian begi batekin... Besteik ez du ta dubenarekin. Nik ez diyot kasorik oraindaño egin, eta egiyaz bere esaerak ez aitubak bezela utzi ditut, zergatik:



Begi bat okerra du
bestian negarra,
modu (b) ortan ez det nai
izan nik senarra.



Bañan premiyo aundi (y) orrek nastutzen nau pixka bat buruba.

Zarra da ta itxusiya, ori bai dala egiya, ez dakat kutiziya, bañan... ¡premiyo aundiya!

Oraintxen dator ori neretzat, ego aizia gaztañentzat bezela. Bestela ¿ni zertan gelditzen naiz? Nuben diru mordollua eraman dit malkarrot egiñ duben etxiak. Korrituban jarri nituben eta ainbeste korritu dute, ez dakitala noraño jun diran nere txanponak. Eman nituben euneko amarrian ta amarratu ez badizkitet... Aboa mokadu bat eramateko bildurraz, tripa engañatubaz promesekin gero artuko dubela nai duben guztiya; txur, txur, txur pasa diruba gordetziatik, eta orra: gutxiyenaz pentsatzian aiziak eraman.

Ala biar, ala biar. Bañan orain konponduko banitz Andre Joxepa onekin, elitzaizkiake gaizki etorriko txanpon oyek. Uste det amarren artian dutela dezimua, bañan alare tokatuko zaizka... bai, bai, gutxiyenaz... ori. Premiyo aundiyaren amargarren partia... eta amargarrenetik... amar egiñ... dira... dira... dira lau milla... zortzi milla... (Biatzakin kontatzen) amabi milla... ogei milla... bai, bai, ogei... milla. ¡Ez da ganga txarra! Oyetxek falta egiten dizkiate. ¿Zeñek uzten ditu eskubetatik ogei milla duro? (Keraldia). Aurrera bildurrik gabe. Balore geyago biar da orlako emakume bat pretenditzeko, asaltuan erri batian sartzeko bañon. Alare ogei milla duro... Progatuko det txurikatzen ote detan. Jo zagun atia. (Jotzen du).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org