On Makario ta Andre Joxepa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gabon »  On Makario ta Andre Joxepa

Marzelino Soroa. Gabon



Zazpigarren Irudia. VII








On Makario ta Andre Joxepa





(barrendik)

Andre Joxepa: Ez dago agilandorik. Etxera emendik.

Makario: (Biyak zalameri aundiyarekin itzegiten dute) Andre Joxepa, ez nau ezagutzen.

Andre Joxepa: ¡O! ¿Beorri al zan D. Makario? Sin pentsarian esan diyot... A lo mejor nola mutillak etortzen diran... ¿Zer dabill ordu abetan?

Makario: Bada... bada ¿badaki? Gaur gabon degu eta gogoratu zait gabonak ematia.

Andre Joxepa: Asko estimatzen det. ¡Ai beorri gizon fiña da beti!

Makario: Gaur ogei milla... bider akordatu naiz beorrentzaz.

Andre Joxepa: Eskarrik asko.

Makario: Aixkiriak bata bestiari eman biar dizkate ogei milla... prueba.

Andre Joxepa: Egiya da. Sartu bedi barrena.

Makario: Ez, ez. Oraiñ por ahora ez beñepin.

Andre Joxepa: Otz dago.

Makario: Bai; ta eskerrak eudiya gelditu dubela. Ez dakit nik Jaungoikuak nola eskojitu zuben egun au, denborik gogorrenetan mundura etortzeko.

Andre Joxepa: Ori, D. Makario, da guri erakustia munduko sufrimentubak nola eraman biar diran.

Makario: Nai nuben eskeñi beorri afariya nere konpaniyan...

Andre Joxepa: Estimatzen det. Bañan jendiak ¿zer esango luke? Ez, ez, de ningun modo: beorri gizon ezkongaya ta ni berriz alarguna... ¡Ai nere gizarajua bizi izan bazan...!

Makario: Bada, badaki beorrek...

Andre Joxepa: Orduban beste gauzik zan!

Makario: Nere borondatia...

Andre Joxepa: Gabon arratsa beste moduz pasatzen nuben. ¡¡Aiii!!

Makario: Nik beorrentzat izandu det...

Andre Joxepa: ¡Arren konpañiko afaritxua ura!

Makario: Obeto biarrez esaten niyon...

Andre Joxepa: Bañan gure Jaungoikuak ala disponitu zuben ta ez du erremediyorik.

Makario: ¿Erremediorik ez?

Andre Joxepa: Ez mal pecado.

Makario: Mundu (b) ontan gauza guztiyak erremediatzen dira.

Andre Joxepa: Illa ez piztutzia beizik.

Makario: Badaki nire bakartasunian zer gaizki arkitzen naizen, eta orrengatik nai nituke ogei milla... disgustu abek ebitatu.

Andre Joxepa: Arrazoya du D. Makario. Zenbat bider egondu naiz ni nere burubari esaten: “Ez det nik beñepin komprenditzen D. Makarioren bizimoduba orla. Mirabien kontu, geyenetan txoruak eta sisalariyak izaten diala, gañera afektoik artzen ez dutela iñori, oyen eskubetan egon bañon ¿zer obiago ez luke ezkontzia?

Makario: Ori, ori, egiya da.

Andre Joxepa: Artu emakume xintxo bat, ez... gaztegiya... bañan ez zarra’re...

Makario: Bai, bai. Izan ezkero ogei milla... modutara obetago bizitzeko bidia...

Andre Joxepa: Emakume bat, zapatak sartzen ta korbatako lazua jartzen lagunduko diyona...

Makario: Ori da.

Andre Joxepa: Oyeko tapakiyak ondo arreglatuko dizkiyona eta goizian goiz txokolatetxua eramango diyona...

Makario: Baita’re: bañan ¡aiñ zalla da arkitzia orlako bat!

Andre Joxepa: ¡Aiii! ¡Nork daki!

Makario: Beorrek bere buruz artzen ditu bestiak, bañan beorri bezelako gutxi da mundu (b) ontan, ogei milla... aldiz ere esango det.

Andre Joxepa: Eskarrik asko, D. Makario.

Makario: Eta... eta...

Andre Joxepa: ¿Zer?

Makario: Eta ogei milla... ixtillu pasatzen dira bat diñakua gertatzen ez bada.

Andre Joxepa: ¡Ai! ¡Zeñek al lezaken orlako fortuna!

Makario: Orra bada, nik... besterik ezbada... ogei milla... ren artian badakit zeiñ begiz joko nuken...

Andre Joxepa: Bai: beorrek merezi dubena, eta gañera egiñ lezake ezer ez dubenen baten suertia.

Makario: Bai, bai. Nik oraindaño ez det pentsatu ezkontzia... eta oraiñ ere... ez dakit... zergatik... bañan beorren ogei milla... arrazoiri atendituta...

Andre Joxepa: ¿Deziditzen da?

Makario: (Ondo begidatuta) Izutzen naiz. Itxusiya ta zarra da...

Andre Joxepa: ¿Zeiñ?

Makario: Nere gorputza ta...

Andre Joxepa: Ez bezala orlakorik esan. Estadu onian dago, eta ez balitz estul puxka orrengatik eta belauneko aiziengatik eta...

Makario: Ogei milla... gauzengatik... bañan bai, nik biar nuke beorri bezelako bat; orra.

Andre Joxepa: ¡Aii! ¡Zer esaten dit, Makario Jauna! ¡Ez naubela ruborizatu!

Makario: Egiya esaten det. Beorri bezelako batekin bakar bakarrik ezkonduko nitzake.

Andre Joxepa: Bakarrik biarko luke izan. Elizak ez du besterik ametitzen: bañan beorri gaboneko umoriekin etorri da ta txantxetan dabill.

Makario: Aitu du bada.

Andre Joxepa: ¡Ai ori egiya balitz!

Makario: ¿Egiya? Baita ogei milla... aldiz ere.

Andre Joxepa: Gaur ogei milla oyek sartubak dakazki...

Makario: ¿Boltsilluban?

Andre Joxepa: ¿Zer boltsillu? Buruban.

Makario: Oraindaño bada ezin atrebiturik egondu naiz beorri esateko.

Andre Joxepa: Ez bezala ori esan. Badaki oraiñ bañon lenago nik zer apreziyotan dakatan beorren persona.

Makario: Bai, bai, eta konformatzen bada...

Andre Joxepa: ¿Nola ez? ¡¡Aii!!

Makario: Bueno bada, Andre Joxepa. Ezkonduko gera, eta an da emen gure kontuba Plandesen.

Andre Joxepa: ¡Zeñek esan biar zian neri!

Makario: Ya que ez duben nai etorri nerekin afaitara, ekarriko diyot afal ondoako presente txiki bat; mazapanezko aingira edo sube polit bat.

Andre Joxepa: Eskarrik asko, bañan ez bedi molestatu. Ori bai izango litzakela Paraisoko subia bezela...

Makario: ¿Bai, e? Ariyo, Andre Joxepa.

Andre Joxepa: Gero arte D. Makario. ¡Ai!

Makario: (Etxian sartzen dala) Zarra, itxusiya ta berritsuba da, bañan ¡ogei milla duro! Gazeta erakutsiko diyot bigarren entrebistan ta ¡¡zapla!!









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org