Serenua ta Mariñel moxkor bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gabon »  Serenua ta Mariñel moxkor bat

Marzelino Soroa. Gabon



Amabigarren Irudia. XII








Serenua ta Mariñel moxkor bat balantzaka. Mariñelak itz egiten du geldi ta lulu.

Serenua: Bañan ¿nora zuaz, gizona?

Mariñela: Etxea.

Serenua: ¿Etxera emendik?

Mariñela: ¡Arrayia! ¿Nora jungo naiz bada?

Serenua: Oker zuaz.

Mariñela: Biziro zuzen ez. ¿Ez al da ba au Ixturingo bidia?

Serenua: Ez, gizona. Itxasora zuaz ortikan.

Mariñela: ¿Zer bide arraye dira ba abek beti mudatzen ari diala? Probintziyan ez da gero ni bezelako gizonik maniobretan. (Pixkorrago izketan)

Serenua: Ez, gizona, ez.

Mariñela: Eta nik esan diyot alperrik dabillela.

Serenua: Bai, bai. Guazen etxera.

Mariñela: Eta ni bezelako gizon batek bidia galdu? ¡Milla demoniño!

Serenua: Emendik zuzen guaz.

Mariñela: Eta arrek esan biar neri...? Aitu al dezu ni bezelako gizonik Probintzi (y) ontan izandu dala?

Serenua: Ez, gizona, ez.

Mariñela: ¡Aufa! (salto bat egiñik).

Serenua: Tira, tira, bezindadia alborotatzen ari zera.

Mariñela: Igual da. Etzait importik bezindadien gatik.

Serenua: Andria zai dakazu onez-kero.

Mariñela: ¿Andria? bai, bai. Guazen beste txuuurrupat artuta.

Serenua: Utzi zazu biyarko.

Mariñela: Azkenekua.

Serenua: Aski dezu, biyar erango dezu nai dezuna.

Mariñela: Ni bezelako gizon bati arrek esan biar... ¡zer! Pareta au’re ne kontra? (Joka) Itxasuan gutxik eramango nau maniobretan!

Serenua: Bai, bai.

Mariñela: ¿Bayetz?

Serenua: Ez, ez. Guazen etxera.

Mariñela: Ez naiz jungo. Nik arrazoya izan da... ¿Ez al det nik arrazoya?

Serenua: Bai, bai, gizona. Arrazoya dezu.

Mariñela: Bueno ba. A Dio, sereno. (Dijua presaka).

Serenua: A Dios nulbado. (Arriturik). Eta gabero onla ¿pazientziya biar ezta? Bañan itz batzubek egiñ da juten dira pakian etxera. (Segika).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org